Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



San Blas azoka Abadiñon

Abadiño San Blasetan, azoka Abadiño San Blasetan, azoka Oiz Egin /Urkiola LGA

Gaur otsailak 3 Abadiñon San Blas nekazari eta abereen azoka. Bertan Euskal Herriko produktuak izango ditugu erosgai eta ikusgai. Azoka inguruan bertoko produktuen postuak, baserri tresnerien postuak, abereen postuak eta jan eta edaneko txosnak izango dira urtero lez Abadiñon.

Jai giroa nagusi izango da inguruan. Gerturatzen bagara, jai giroaz eta baserri inguruaz gozatuko dugu Abadiñon gaur.

Urtero bezala, askotarikoa izango da baserritarrek Abadiñoko azokan egingo duten eskaintza. Besteak beste, ortuariak eta frutak ipiniko dituzte azokako bederatzi erakusmahaitan salgai; ogia eta euskal pastela beste hamazazpitan; gazta hamaseitan; eta sagardoa eta txakolina azokako beste zazpi postutan. Gainera, urtero bezala, Euskal Herriko nekazariek ekoitziriko eztia, arrautzak, jogurtak eta kontserbak ere eskuratu ahalko dira San Blas azokan.

Bestalde, Arbaso elkarteagaz landuriko artisautza azoka ere antolatu dute datorren martitzenerako. Artisauen azokan hogeita sei sortzaileren lana egongo da erakusgai, eta horietako sei postutan, gainera, Durangaldeko artisauen lanak egongo dira salgai.

XXIII. Abelburu Erakusketa

Bertako abeltzainek ere leku berezia izango dute Abadiñoko San Blas azokan. Erakusketa eta salmentarako eramango dute ganadua inguruko larre eta ukuiluetatik Zelaieta auzoan egingo den azokara. Txaroles, Limousin eta piriniotar arrazako behiak eramango dituzte, besteak beste. Baserritarren elkarteak, bestalde, hainbat arrazatako behiez gainera, ardiak, pottokak eta astoak ere eramango ditu, esaterako.

Hamabi landare haztegik ere ipiniko dituzte euren postuak sanblasetan: adibidez, sagarrondoak eta kiwi-arbolak, zein bestelako landare eta haziak erosteko aukera eskainiko dute otsailaren 3an.

Nekazaritzan lan egiteko makinaria salgai ipiniko duten 23 erakuslek ere parte hartuko dute martitzeneko hitzorduan.

San Blas azokaren egitaraua

Ganadua, baserri tresneria, burdineria, ortuariak, frutak, gaztaia, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landarak.

XXIII. Abelburu erakusketa.

Erakusketa

9:00 Txanbolin taldeko txistularien kalejira.

11:00 Meza nagusia San Trokaz elizan.

11:30 San Blas 2015 Pilota Txapelketa, Tornosolo trinketean.

12:00 Bertsolariak Ferialeku plazan: Txaber Altube, Xabier Amuriza eta Eneko Abasolo "Abarkas".

12:30 Herri kirolak probalekuan:

Aizkolariak: Bihurri, Olasagasti, Larretxea eta Mendieta.

Harrijasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria.

17:00 Idi-probak.

17:00 Erromeria Ferialeku plazan: Lotxo taldea.

22:00 Idi-probak.

Informazio iturria: Abadiñoko Udala/ www.anboto.org

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia