Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Urkiola Natur Parkea Eremu Berezi Izendatzeko prozesurako tailerrak

Urkiola Natur Parkea Eremu Berezi izendatu aurreko tailerrak Urkiola Natur Parkea Eremu Berezi izendatu aurreko tailerrak Oiz Egin /Urkiola LGA

Hurrengo asteetan, URKIOLAko Parke Naturala Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa Izendatzeko Prozesuari dagozkion informazio eta kontsultarako eztabaida tailerrak antolatuko dira.

Tailer horietan, eremu honetan dauden batasunaren intereseko habitat eta espezieak kontserbatzeko beharrezkoak diren helburu eta neurriak azaldu eta eztabaidatuko dira. Helburu eta neurri horiek Europar Batasunaren Habitat Zuzentarautik eratorritako beharkizunei erantzuten diete.

Prozesu hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzatua da.

Urkiolako Parke Naturalaren eta KBEaren muga-lerroak bat datoz ia eta, beraz, prozesu honek Urkiolako Parke Naturalarekin zerikusia duen edo interesaturik dagoen lurjabe, erabiltzaile zuzen edo zeharreko edo beste edozein sektore, elkarte, eragile edo pertsonari potentzialki eragiten dio eta aipatutako taldeei zuzenduriko tailerretan parte hartzeko aukera izango du.

EKOLUR Asesoría Ambiental SLL. helburu eta neurrien txosten teknikoaren idazketaren arduraduna da.

HAIZEA Ikerketa, S.L parte-hartze prozesuaren plangintza eta dinamizazioa du bere esku.

Kontserbazioko helburu eta neurriak aurkezteko xedez, eta gaiaren inguruko kezkak, iritziak eta iradokizunak biltzeko asmoz, proposamenak eragiten dien sektorekako erakunde eta elkarteei eta interesa izan dezaketen pertsonei zuzenduriko 2 tailer desberdin antolatu dira.

Tailerren egutegia

Uztailak 14: Urkiolako Mendatea; Letonakorta baserria; 19:00 Basogintza-sektorea eta abeltzainak parte hartzeko tailerra.

Uztailak 16: Urkiolako Mendatea; Letonakorta baserria; 18:30 Gainontzeko sektoreak. Tailer honetara tokiko entitateak eta administrazioko beste aktoreak, ekonomi jarduerak (turistikoak, aisiakoak, etab), natura edota ondarearen kontserbazioko elkarteak, zientzia elkarteak, lur-jabeak, eremuaren aprobetxamendu publikoa eta erabiltzaile oro.

Letonakorta baserria Toki Alai Interpretazio Zentroaren ondo ondoan aurkitzen da, Urkiola mendatetik metro gutxitara.

Gasteiz eta Durango batzen dituen BI-623 errepidetik heltzen da eta Bizkarra jatetxeko aparkalekutik

irteten den hormigoizko mendi-pistan zehar 200 metro inguru egin berhar dira.

Sarbidea seinalaturik dago errepidean eta zentroraino bertaraino Letonakorta baserria hel dateke autoz.

Tailer bakoitzean dagokion sektorearekin zerikusia duten arazo, helburu eta neurriak azpimarratuko dira.

Informazio eta izen-ematea:

Onintza Andrés

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

943 39 22 29 / 675 715 304

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia