www.oizegin.com abian da jada. Joan den astelehenean, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian burutu genuen web atariaren aurkezpena. 110 lagunetik gora elkartu ginen bertan: Durangaldea eta Lea-Artibaiko ekoizleak, kazetariak, sukaldariak, eskualdeetako eragileak, eta agintariak besteak beste. www.oizegin.com gure atariak, bertoko produktuak, ekoizleen lana, gastronomia eta bi eskualdeak sustatzen lagundu gura du.
Giro alai eta jatorrean www.oizegin.com atariari aurkezpen ofiziala eman genion. Gurekin kolaboratu duten guztiei eskerrik beroena eman gura diegu. www.oizegin.com martxan da, baserriko eta inguruko produktuen gure Denda on line aktibaturik dago, eta zuen erosketak eta bisiten zain gaude.
Informazio arlo guztietan zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira: errezetak, ibilbideak, puntu interesgarriak, albisteak eta abar. Atari parte hartzailea da.
Oiz eginen, on egin!!!