Lea Ibilbidea, Lekeitiotik Munitibarrera doan ibilaldi ikusgarri bezain ederra dugu. Bere izenak dioen moduan Lea ibaiaren bideari jarraituko diogu erdi-mailako zailtasuna duen ibilbide zoragarri hau egiteko.
Mendexako Marierrotan hasi eta Munitibarko Agorria Errotan amaitzen den Lea Ibilaldiak gutxi gorabehera 22 kilometro dauzka eta momentu oro Lea ibaiari jarraituko dio.
Ibilbide honetako puntu nagusiak honako hauek dira:
1- Isuntzako Zubia
2- Boga Boga Ontziola
3- Marierrota
4- Zubieta Jauregia
5- Hospital Zaharra
6- Errege Bidea
7- Lariz Oleta Okindegia
8- Bengolea Burdinola
9- Basoa
10- Angiz Burdinola-Errota
11- Antzior Zubia
12- Gaztainadia eta Presak
13- Ubidea
14- Ardoa eta Arrainaren Ibilbidea. Gr-38.
15- Zubibarriaga
16- Kubo Errota
17- Bengola Parkea
18- Done Jakue Bidea
Ibilbidea Lekeition hasita.
Ez dago zertan egin ibilbidea osoa, nekatuta egonez gero edo denboraz justu samar ibilita, Bizkaibus zerbitzua erabilgarria dago ibilbideko puntu jakin batzuetan.
Informazio gehiago: