Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



ZALDI GORRI IE 011 IBILBIDEA DURANGALDEAN

Zaldi Gorri Ibilbidearen seinalea Zaldi Gorri Ibilbidearen seinalea Oiz Egin

IE 011 Zaldi Gorri Ibilbidea Durangaldean. Durangaldea eskualdea zaldiaren gainean egiteko ibilbide erakargarria.

Zaldi Gorri zaldi-ibilbidea, ibilbide zirkularra da. Zaldi Gorri Durangaldeko harana zeharkatzen du, Ibaizabal ibaiaren arroaren alde bietan, Bizkaiko lurretan.

Zaldi-Gorri Ibilbideak Durangaldeko eskualdea inguratzen du. Eskualdeko hamabi udalerrietatik igarotzen da, paisaia gune desberdinak zeharkatuz: erribera paisaia, landa ingurua, basoz hornituriko mendi-hegalak, kareharrizko tontor hareatsuak, besteak beste.

Ibilbide hau hiru etapatan burutzekoa da. Egokia asteburuan egiteko. Zaldi Gorrik osatzen duten hiru etapak hauexek dira:

1. Amorebieta-Etxano- Elorrio; 2. Elorrio-Urkiola; y 3. Urkiola-Amorebieta-Etxano. Ibilbideak bataz besteko kota 200 eta 300 metroko kota. Zaldi Gorri Ibilbideak hiriguneetatik ez da igarotzen. Bide publikoetatik eta landagunetatik igarotzen da. Bide asfaltatuak saiestu egiten dira ibilbide honetan. 

Gure bidean portu eta gune garaietara iritsiko gara: Trabakuako gaina, Kanpazar, Urkiola eta Anboto mendia ere gertu izango dugu.

Eskualdeko orografia aberatsa da erabat, eta ibilbideak osotasunean erakusten du. Durangaldea mosaiko naturala dugu. Antzina hasi ziren lurralde hauetan gizakiak kokatzen, eta haien arrasto ugariez zipriztindurik dugu eskualdea. Gure aurrekoek utzitako ondare elementu aberatsenak eta nabarmenenak auzuneak eta baserriak dira. Zaldi-ibilbide honek zalantzarik gabe Durangaldeko ondare historiko eta artistikoaren eraikin eta gune garrantzitsuenetakoetatik igarotzen da.

IE 011 Zaldi Gorri igarotze bidea bihurtu da, hiri, landa eta mendi guneen arteko bide eta lotura. Ibilbidea balore handia du gure eskualdeko historia eta etnografia ezagutzeko.

Zaldi Gorri ibilbideak guztira 90 kilometro ditu, eta hauetako gehienak erdi mailako altueran burutuko ditu zaldizkoak. Ibilbidea eginez honako herrien terrenoak igaroko ditugu: Amorebieta-Etxano, Garai, Mallabia, Zaldibar, Berriz, Elorrio, Abadiño, Atxondo, Mañaria, Izurtza, eta Durango.

Orografia mailan ez da ibilbide zaila hau. Aitzitik, ikuspegiak zoragarriak agertzen zaizkigu bidean zehar, baso ilunek haran zabal eta gailur malkartsuen ikuspegia erakusten digutenean. Zaldizkoak paisaiaz gozatuko du bidean, eta zaldiak bide-zoru egonkorra eskertuko du.

Zaldi-ibilbidean zehar zerbitzu bikainak ditu zaldizkoak eskura: komunikazio errazak, zaldi-garraioak, zerbitzu logistikoak, ostatu eta ostalaritza eskaintza zabala zaldi zein zaldizkoentzat. Ibilbidea gidaririk gabe burutuko dugu. Ibilbidea seinaleztaturik dago: panelak, QR seinaleak, geziak eta abar ibilbidea modu erraz eta eroso batean burutzeko.

Ongi etorri, beraz, Zaldi Gorrira!!!


Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia