Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



ZENITA AUZOKO IBILBIDE BERDEA

Argiñeta Nekropoliaren estelak, Elorrioko Zenita auzoan Argiñeta Nekropoliaren estelak, Elorrioko Zenita auzoan

Elorriko Zenita auzoak ondare historiko eta arkitektonikoetan aberatsa da. Hauen artean, Argiñetako erdi aroko nekropolia. Elorrioko udalak urte sasoi desberdinetan bisita gidatuak antolatzen ditu, Aste Santu garaian esaterako.

Hala ere, Zenita auzora bisita egitea beti da plan egokia. Ibilbide hau ibilbide berdea da. Lourdesko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena ordu biko osteratxoa eginez auzoko ondarre ederra ezagutzeko aukera izango dugu. Elorrioko baserri auzoak antzinako eraikinak eta aberastasun ugari gordetzen dituzte: errotak, harrizko baserri ikusgarriak, garbilekuak, ur sulfurudun iturria Uratsa izena duena eta Argiñetako nekropolia ere. VII-IX. mende arteko kareharrizko 21 hilobik eta kristau aurreko bost hilarriek osatutako nekropolia. Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetarikoa da.

Oinetako erosoak eroatea gomendatuko genizueke ibilbide hau egiteko. Argazki kamara eroaten gogoratu ere, ikusiko dituzuen irudiak gordetzeko.

Elorriko bisita gidatuen informazio gehiagorako:

94 603 20 32 telefonoan 09:00etatik 14:00etara.

Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbide elektronikoan

Zenita auzoko argazkiak: www.elorrio.net

Elorrioko ibilbide txikiak

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia