Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-BI 74 ANDRES ESPINOSA BASABIDEA

Etxano auzotik Oizen mendiaren ikuspegia Etxano auzotik Oizen mendiaren ikuspegia Oiz Egin

Andres Espinosa Basabidea

Udalerria: Amorebieta-Etxano

Ibilbidea: 22km

Garaiera: 400 m.

Andres Espinosaren bizitza eta abenturen berri izatera gonbidatzen zaitu basabide honek. Bidean jarrita dauden hiru interpretazio-mahaiek euskal mendizaletasunaren aitzindari izan zen pertsona ezagutzen lagunduko dizute. Aisialdi-proposamen ederra,  adin guztietako pertsonentzat egokia. Basabideak bi ibilbide aukera eskaintzen ditu: bata erraza eta erosoa; bestea luzeagoa eta gogorragoa.

Andres Espinosa abade zornotzarra zen eta beti bakarrean hainbat leku bisitatu zituen: Bulneseko Naranco mendia, Mont Blanc haitza, basamortuak eta oihanak, Sinaiko basamortua, Kilimanjaro tontorra eta Himalaia lerro erraldoia. Sei urtetan Espinosa bere garaiko alpinistarik ezagunetarikoa bilakatu zen. Abenturazale amorratua, pertsona mistikoa eta euskal mendizaletasunean aintzindaria.

Andres Espinosa Basabidea, bide homologatu eta zaindua da. Ibilbidea Jauregibarrian du abiapuntu. Jarraian, Etxanoko Andra Mari eliza bisitatuko dugu. Etxanotik Epaltzara hartuko dugu bidea. Bertatik, herrigunera gerturatuko gara Urritxetik igarota. Momentu batean Amorebieta-Etxanoko herrigunean izango gara. Hemen amaitzen da ibilbideko zatirik laburrena. Mapa

Bide laburra egin nahi izanez gero, bertan amaituko dugu osteratxoa. Hala ere, basabideak aurrera egiten du ibilbide luzeagoa osatuz. Herrigunetik berriro ere mendi aldera egingo dugu, Larrea auzotik San Bartolome ermita topatu arte. Hemendik gertu, Munitza baserria ikusiko dugu. Handik, Ergoieneko San Juan ermitaren ondotik pasako gara. Burdibideari ekinda, Bizkargi mendi magalean izango gara berehala. Aldana Goikotik San Migel Ermitara iritsiko gara. Aurtenengo auzotik igaro, San Isidro baselizatik pasa eta mendian behera jarraituko dugu bidea Larrea auzora iritsi arte. Hemendik, astiro-astiro, Amorebieta-Etxanoko erdialdean izango gara berriro ere konturatu gabe.

Ibilbide hasieran, bitartean zein bukaeran, non atseden hartu eta non jan eta edan erraz bilatuko dugu. Amorebieta-Etxanoko lurretan Bizkaiko jatetxe eta taberna hoberenetakoak topatuko ditugu. Bertan, goren mailako gastronomia eta bertako produktuak dastatuko ditugu.

Basabidean jarraitu beharreko arauak:

-Natura garbi mantentzen lagundu.

-Ez egin surik mendi eta basoetan.

-Langa eta atakak aurkitutako moduan utzi.

-Eraikuntza zaharrak eta antzinako aztarnak errespetatu.

Andres Espinosa Basabidea

 

 

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia