Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



ILUNTZAR MENDIRA IGOERA AULESTITIK

IBILBIDEA:

Aulesti herrian hasiko dugu ibilbide hau, eskuinera Narea auzora doan errepidea hartuta. Narea auzora heltzeko errepidetik joan beharko gara eta gainera aldapa luzea izango dugu igotzeko.

Narea plazatik Nabarnizko bidea segi beharko dugu, bide bakarra dagoelarik. Kurba asko dituen zementuzko pista aurrera segiduz, Lexarra beheko baserrira iritziko gara. Hortik Lexarra Goikoa baserrira igaroko dugu. Lexarra goikoa baserria alde batera utzi eta berehala, bidezidor bi agertzen dira eta eskuineko bidea hartu behar dugu. Bide honek txabola zahar bateraino eramango gaitu.

Hemendik aurrera, pinadi batetik joango gara, bidea aldapatsu agertuko da. Aurrera jarraituko dugu larreak agertu eta basoa atzean utzi arte. Hortik aurrera ikuspegia gustukoa izango dugu, bidezidor polit batetik joango baikara eta bistak izugarriak izango baitira.

Bidezidorra, Illuntzar mendiko hertzetik aurrera doa tontorrera heldu arte. Tontorretik Oiz, Bedartzandi eta Santa Eufemiko mendia ikus daitezke eta nozki, Urdaibai erreserba naturala ere.

Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen mendi altuena da Iluntzar. Bista pribilegiatuak ditu eta haize-boladak egoten dira sarri. Dituen 727 metroek eta kostaldeko hurbiltasunak beti haizea egotea eragiten dio.

Iparraldetik, kostaldea ikusten da; ekialdetik Arnoko mendiak; hego-ekialdetik, Bedartzandi eta Urregarai; hegoaldetik Oiz mendia eta Lea bailara; hego-mendebaldetik Gorbea aldea, Sierra Salbada eta Ordunteko mendiak; eta azkenik, mendebaldetik, Sollube eta Ereñozar mendiak eta Gernikako ibai-bokalea.

IRAUPENA: Ordu bat eta 30 minutu.

ZAILTASUNA: Erraza

Aulesti

Iluntzar mendia

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia