Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



AMOROTO – SANTA EUFEMI

IBILBIDEA:

Amoroto - Santa Eufemi ibilbidea egiteko, Amorotoko herrigunetik hasi behar da, frontoi alboan dagoen asfaltozko bidetik hain zuzen ere. Aurrera jarraituko dugu, hilerrira heldu arte.

 Hilerria igaro ondoren, lomaganera iritsiko gara eta gero Legardiz baserria zeharkatuko dugu. Bidegurutze bat aurkitutakoan gorantz doan bidea hartu beharko dugu, Arratzika baserriraino irizteko. Arratzikatik pasatu eta berehala ezkerreko bidea hartuz, Etxebarri eta Etxezahar baserriaraino helduko gara. Aldapa bat igoz, eskumatara dagoen bidea hartuko dugu. Aulesti ipintzen duen seinalea jarraituz hain zuzen ere, Mendiko baserrira iritsi arte.

 Aulesti seinalea jarraituz, metro gutxira Santutxu seinaleari jarraituko diogu ezkerrerantz dagoen bidea hartuz. Santutxu albotik joanda eta ibilbideko azken aldiari ekiteko, baso bide bat gorantz jarraituko dugu Axpelarre aldean dagoena, Urregaraiko aterperaino heldu arte.

 Aterpetxe gainean mendi-bide bat dago eta bera hartuz, altzifredi bat zeharkatuz, tontorreraino iritsiko gara. Tontorretik eskualdeko bista zoragarriak ikus daitezke.

 LUZERA ETA IRAUPENA: 6 Km eta ordu bat.

 ALTUERA: 600 metro

 ZAILTASUNA: Erraza

Amoroto-Santa Eufemi


logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia