Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-BI-145 ISPASTERREKO IBILBIDE TXIKIA

IBILBIDEA:

Ispasterko enparantzatik frontoirako norabidea hartuko dugu Kortazar auzoko landa bidetik gora eskola ezkerrean eta aparkalekua eskuinean utziz. Zenbait metro oinez egin ondoren, gure ezkerretan asfaltuzko bidea utziko dusu, eta gora doan lurrezko pista bat hartuz legarrezko bidezidor bat aurkitu dugu.

Puntu horretan ezkerretara hartuko dugu, eta pinudien artean gorako bideari ekingo diogu. Eukaliptoak hasten diren tokian, eskuinean GR-123ko bidexka ikusiko dugu eta bidexka horri jarraituko diogu. Seiñaleak jarraituz Zatika auzoraino iritsiko gara. Zatika auzora heltzen garenean baserri batzuk ezkerrean utziko ditugu, beherantz doan zementuzko bidea hartu eta ortu artean, jeistsiz , Lekeitio-Gernika errepidera helduko gara.

Errepide hori zeharkatu eta Artikara eta Kurtziagara doan gorako bidea hartuko dugu, asfaltozko bidea, hain zuzen ere. Agarre baserria pasatuz, eskuinean dagoen lurrezko pista hartuko dugu.

Beherantz joanda, bailada txiki batean barneratuko gara. Beti gorriz eta horiz margoturiko señalei jarraitu behar diegu eskuinean utziko dugun pista-gurutze bateraino. Ondoren, aldapa gora pinu artean Lekeitio-Gernika errepidean agertuko gara, Solarte auzoan, hain zuzen ere. Errepide horretan, Gernikako noranzkoa hartuta, metro batzuk aurrerago, eskuinera jaitsiko gara, Aizpe auzorako norabidea delarik.

Bertan, ezkerretik doan bidea jarraituko dugu, eta metro batzuk aurrerago, Legortza baserria utzi eta eskuinera doan bidea hartuko dugu. Ispasterko herrira heltzean gure ibilbide bukatutzat emango dugu.

LUZERA ETA IRAUPENA: 5,5 Km. eta 3 ordu

ALTUERA: 250 metro

ZAILTASUNA: Erraza

Ispaster

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia