Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



GR 123. ONDARROA – ISPASTER

IBILBIDEA:

Ondarroako Antiguako Ama eleizatik irtengo gara ibilbide honi ekiteko eta Ondarroako alde zaharretik gora, hilerriraino doan bidea hartuko dugu. Antiguako Ama eliza alboan utzi eta hilerriaren hertzetik joanda, hurrengo bidegurutzean, eskuinetik doan bidetik jarraituko dugu.

Aldapa igotzen jarraituko dugu, ezkerrean bidezidorra utzita. Hurrengo bidegurutzean ezkerrera hartuz, Arteta baserria gainditu eta gero, Goimendi auzoan, Ikaita-barri baserriaren aurrean dagoen bidegurutzean, ezkerrera hartuko dugu. Gure asmoa da Ikaita –zaharra baserriraino heltzea. Bidegurutze bat aurkituko dugu eta guk zuzen jarraituko dugu. Bidean Zezenmendi baserrira doan bidea eskuineko aldetik utziko dugu atzean, Arriaga baserria pasatu eta Iketza baserriraino helduko gara.

Iketza baserria ezkerreko ertzetik hartu behar da, eskuineko bidea Ondarroa-Lekeitio errepidera jeisten baita. Asterrika auzora heltzen garenean, Seotetxea baserrira eta San Lorentzo ermitaraino igotzen duen asfaltuzko bidea jarraituko dugu, Oruetabarri baserrira heldu arte. Hemendik Kalamendi tontorrera joateko bidegurutzean ezkerrara hartu beharko dugu. Gure bideari segitzeko, aurrera egingo dugu pista zabal batetik joanda, pinuz beteriko baso batean sartzen garelarik.

Orueta-zar baserria eskumean utzita, eta norabidea galdu gabe mendi-lepo bateraino helduko gara. Ezkerrera hartuz gero, Berriatua herriraino jeitsi daiteke. Guk aurrera segi eta bidetik jeisten hasiko gara, bidegurutze batera iritzi arte. Gero ezkerrera ekingo diogu bideari aldapa gora mendilepo batera iritsi arte. Ondoren, aurrera jarraituz eta pixkat eskuinera hartuz, Mendexa-Baurdo errepidean irtengo dugu.

Urkadei ur-biltegiaren alturan, ezkerrera hartuta jeitsiko gara Iturreta auzora. Leku honetik aurrera segi eta Zelaia auzoan Lekeitiora doan errepidea ezkerrera hartuko dugu. Lekeition, Lumentza mendi tontorrera igotzeko aukera izango dugu. Horretarako Andra Mari Zeruratze elizatik abiatuko gara. Gure bidea Lekeitiotik aurrera ekiteko, Ispasterreko norabidea hartuko dugu lehengo bide zaharretik igota.

Gardata auzoa gainditu eta gero, Artika auzora iritzi behar gara Bide horretan eskuinera jarraituz, Lekeitioko saihesbidea eta bide zaharra batzen diren toki altuena; kurtziako gurutzean delakoan, jarraituko dugu. Artika auzoaldeko azkenengo goiko baserrietatik hartuko dugu ezkerreko bidea. Eukalipto, pinudi, artadi eta gaztainadi artean igotzen doan bidexka horri jarraituko diogu.

Seinaleak jarraituz, Ispaster- Otoio mendira doan bide zabalera eramango gaitu. Hemen ezkerrera hartuko dugu, eta bidelaburrak jeisten Aldeko baserrira helduko gara. Asfaltozko pista aurrera segi eta Ispasterreko enparantzara helduko gara.

LUZERA ETA IRAUPENA: 20 Km eta 4 ordu eta 30 minutu.

ALTUERA: 1040 metro

ZAILTASUNA: Erraza

GR-123 Ondarroa-Ispaster

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia