Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-BI-148 GIZABURUAGAKO BASABIDEA

IBILBIDEA:

Gizaburuagako Santa Katalina parroki elizatik Munitibarrerantz errepidetik ekingo diogu, Oibar baserrira iritsi arte. Bertan izen bereko baseliza aurkituko dugu. Errepidean dagoen bidegurutzean eskuinetara hartuko dugu, Okamika Industrialdera iritsiko garelarik. Bi aldiz ezkerrera desbiatuko gara, malda erdirarte igotzen den bide batetik.

Telleria izeneko tokira iritsiko gara. PR markei jarraituz, bidegurutze batera zuzen jarraituko dugu. Tarteka mendia eskuinaldean izango dugu. Ispaster eta Gizaburuaga bitartean dagoen bidera helduko gara eta eskumako aldeko bidea hartuko dugu. Zuzen jarraituko dugu eta Berrotegi batzuen albotik igaroko gara, ezkerreko asfaltuzko bidea duen bidegurutzera iritsi arte. Bidetik aurrera jarraituz Bereziko baserrira iritsiko gara.

Baserri inguru hortan bidea utzi eta larre bat zeharkatuko dugu, bide zahar batera iritsiko garelarik. Pinudi batetik igarota aparkalekuaren gainean dagoen Gizaburuagako hilerrira helduko gara, herriko enparantza albo batean izango dugu.

LUZERA ETA IRAUPENA: 5 Km. eta ordu bat eta 30 minutu.

ALTUERA: 160 metro

ZAILTASUNA: Erraza

Gizaburuagako Basabidea

PR BI 148 Gizaburuaga

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia