Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



GR-38. ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA. SANTUTXU-ONDARROA

Santutxu ermitatik beherako bidea hartuko dugu, bide hori hasieran landa bidea izango da eta gerora zementuzkoa bihurtuko da. Zementuzko bidea hartzen dugunean, ezkerraldera jiratuko dugu eta horrela Saratsua auzugunera iritsiko gara.

Bidegurutze batera iristean, ezkerreko bidea hartuko dugu, eskuinaldean Markina-Xemein-era jeiesteko bidea utziko dugularik. Saratsua auzunetik igarota, hesi bat gurutzatuko dugu eta pinuz beteriko basu bat zeharkatuta Eizagirre baserrrira iritsiko gara. Ezkerreko bideari jarraituz bide bat aurkituko dugu, bide horrek Eizmendi baserrira eramango gaitu, lehenik Lakagoiko baserria zeharkatuko dugu. Bide horri jarraituz, eskuinaldean baso bide bat aurkituko dugu, Melludi baserrietara eramango gaituelarik.

Auzune horretan San Kristobal ermita ezkerraldean utziko dugu eta eskuinaldeko bidea hartuko dugu, Zabaliendi eta Kalamendi mendi inguruetatik pasatuta Etxano baserrira iritsiko gara. Bideak ezkerretik jarraituta Asterrika auzunera helduko gara. Auzune hori zeharkatuta eta San Lorentzo ermitatik igaro eta gero eskuineko bidea hartuko dugu, jarraian zementuzko bide bati jarraituko diogu eta ezkerraldean baserri ugari utziko ditugu, Arteta baserrira iritsi arte.

Ondoren, aurrera joanda eskuinaldean dagoen bideari jarraituko diogu. Bide hori aldapa beherako handi bat da eta aldapa bukatzean Ondarroara iritsiko gara.

LUZERA ETA IRAUPENA: 12.5 Km. eta 3 ordu eta 30 min.

ALTUERA: 330 metro

ZAILTASUNA: Erdikoa

Santutxu-Ondarroa


logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia