Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-142-BI LUMENTZAKO BIDE ZIDORRA

IBILBIDEA:

Lekeitioko Andra Mari Zeruratze elizaren ate nagusitik irtengo gara bideari ekiteko. Alboan dauden eskeilaratik igo, errepidea zeharkatu eta Gerrikabeitia kaletik Lekeitioko alde zaharreko goiko aldeko kaleetan barneratuko gara. Alde honetan jauregi batzuk eta Dominiken komentua ikusi daitezke kanpotik. Aurrera segi eta dendari kalea amaierarte zeharkatu beharko dugu. Ezkerrera hartuko dugu bidea . Erdi Aroko harresi baten horma-atala duena. Estugunean abiatuz bidegurutze batera helduko gara, Andra Maria nahigabetuaren (Dolorosa) imajina duena. Leku hortan dago, PR-Bi 142ko bidea seinalatzen duen gezia. Eskuinera hartuta eta harrizko bidezka gurutze-bide zuinkatuari jarraitu (Vía-Crucis).

Igoera hasi eta ur-biltegi batera helduko gara. Hemen eskuinera Lumentzako haitzulora joateko bidegurutzea dago, burdinazko hesi bat zeharkatuz eta handik bost minutura artadi zerratu batetik joanda haitzuloaren sarrerara helduko gara. Lumentza mendia igotzen jarraitzeko, bidezidor nagusira heldu eta ur-biltegitik gurutze-bideari jarraituz, mendiaren tontorrean dauden hiru gurutzetara helduko gara. Gailurrean, behatoki bat dago, Lekeitio hiribildu osoa ikusten da: Isuntza jauregia, San Nikolas uhartea, portua, hondartzak, etab. Elizara itzuli eta Santa Elena etorbidea hartuko dugu; horrela, Isuntza zubira heldu eta, bertatik, ontziola zaharrak eta paduren zona ikusiko ditugu. Zubia zeharkatu eta eskuinetara hartuko dugu, berriztatu barri den mareen errota, Marierrota ikusteko, XVI. mendeko errota paregabea. Errota bisitagai da. Horretarako, Lekeitioko Turismo bulegoarekin jarri beharko genuke kontaktuan.

LUZERA ETA IRAUPENA: 2 Km. eta 40 minutu.

ALTUERA: 40 metro

ZAILTASUNA: Erraza

Lekeitio-Lumentza-Lekeitio

Marierrota (Lekeitio)

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia