Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



OTOIO MENDIRA IBILALDIA

IBILBIDEA:

Ibilbidea Lekeitiotik Gernikara doan bidean hasiko dugu, Maderas de Lekeitio enpresako sarrera dagoen tokian. Sarrera hortan kartel bat dago Otoioko bidea eta Ispasterko bideak seinalatzen dituena, GR 123a. Aurrean dagoen zementuzko bidean hasiko gara oinez. Beranduago ezkerrerantz doan bihurgune baten ondoren eskumako aldean mendiko bide bat dagoelako konturako gara. Bide hori hartuko dugu, eta igotzen jarraituko dugu Talaiara heldu arte. Talaian gaudenean, eskumako aldean talaia utziz, bidea piskat beherantz egingo dugu. Metro batzuetara asko zapaldutako belarra ikusiko dugu eta bertatik jarraituko dugu. Aldaparen azken zatia gogorra da. Gailurrean orietazioko mahai bat aurkituko dugu, erpin geodesiko bat eta bi buzoi. Otoioko antena metro batzuk beherago aurkituko dugu.

ALTUERA ETA IRAUPENA: 380 metro, 1 ordu eta 15 minutu (igoera 40 minutu)

ZAILTASUNA: Erraza. Igoeran ez dago zailtasun teknikorik, baina zati batean oso aldapa gogorra dago.

Gailurrera igotzeko azken aldapa gogorra da, baina gaina harrapatzerakoan sari bikaina jasotzen da, oso paisaia politak ikusi daitezke.

Otoio mendia

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia