Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR BI-140 DONE JAKUE BIDEA

IBILBIDEA:

Bolibarko herriko plazatik PR BI-140 ibilbideari ekingo diogu, Bolibartarren jauregi zaharreran aurretik, BI-2224 errepidea hartuz. Metro batzuk ibili eta gero baserri batzuetatik pasatuko gara. Ondoren Kolegiatara eramango gaituen galtzadara helduko gara.

Galtzada amaitzen denean, errepide asfaltatu batekin aurkituko gara, errepide horrek Koligiataraino eramago gaitu. PR seinaleak jarraituko ditugu eta Done Jakueren bidearekin aurkituko gara. Pinuz eta altzifre batzuekin inguratutako bidexka batean barneratuko gara, zurezko zubi bat zeharkatuko dugularik. Gontzugarai baserrira helduko gara, bertan errepidea zeharkatu beharko dugu eta Gerrika auzoraino heltzen den auzo-bide aldapatsua hartuko dugu, Santa Luzia baselizaraino eramango gaituena.

Gerrika auzoaren sarreran eskuinaldera joango gara eta Ziarregi auzorantz abiatuko gara. Zeinka auzorantz doan bidea asfaltatuari jarraituz, eskuinaldean Andra Mari Magdalenako baseliza ikusiko dugu. Ondoren, aldapa beherantz Zeinka auzora abiatuko gara.

Auzo hortatik igaro eta gero, ezkerretara doan bidea hartuko dugu eta bidexka batean barneratuko gara. Andabide batetik jaitisko gara Zugadi baserrira heldu arte. Baserri hortatik berriro Bolibarko enparantzara joango gara.

LUZERA ETA IRAUPENA: 6 Km. eta ordu bat eta 30 minutu.

ALTUERA: 220 metro

ZAILTASUNA: Erdikoa

PR BI-140 Done Jakue Bidea: Argia aldizkaria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia