Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



P.R. BI-28 —KORTAGUREN BASERRIA - BOLIBAR: KORTAGURENETIK G.R. 38 ETA BOLIBARREN P.R. 24REKIN DITU LOTURAK

IBILBIDEA

Ardo eta Arrainaren bidean dagoen bide hau, Oiz Mendiaren oinetan, Kortaguren baserriaren ondoan, hasten da. Muniozguren baserritik hurbil pasatzen da bidea eta bertatik Astarloako Atxaren gailurrera 10 minututan heltzen zara. Ondoren, bideak Astarloa baserritik eta garai bat duen Munioz Goikoa baserritik eramango gaitu, Errotaldetik ere igarotzen da, Markola errekaren antzinako zerratoki hidraulikotik, alegia.

Bolibarrera heltzeko, errekatxoaren albotik joango gara, oso paseo atsegina eginez, bertan GR 38.1 arekin lotuko gara. Bolibarren derrigorrez egin beharreko bisita egingo dugu. Bisita, Zenarruzako Kolejiata (Ziortza), gurutze-bide baten bidez hirigunearekin lotua dena izango da. Bolibarren badaude, Simon Bolibarren arbasoen hiru orube, horietako baten Askatzailearen museoa dago kokaturik.

Bestalde, Simon Bolibarren beraren eta baita frantsesen aurkako Independentzia Gerrateko heroia izan zen Longa Jeneralaren omenezko monumentuak ikus ditzakegu, PR BI-24 bidean aurkitzen da.

Oizetik Zenarruzara

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia