Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



MUNITIBAR-OIZ MENDIA

Oiz mendiaren mugarria Oiz mendiaren mugarria Oiz Egin

IBILBIDEA:

Munitibarreko San Bixente parrokiatik hasiko dugu Oiz mendiaren igoera. Lehenenik, Bizkaiko begiratokira doan errepidea hartuko dugu (Mendatako norantzan). Metro batzuk egin eta bihurgune zarratu batean ezkerrera dagoen Gerrikaitz auzoaren sarbidea hartuko dugu eta Gerrikaitzeko Andra Mari parrokiara abiatuko gara. Andra Mari parrokiatik eskuinetara dagoen bidetik ekingo diogu Astoagako Galtzadari. Bideari jarraituz, baserri batzuk eskuineko aldean utziko ditugu, horrela San Lorentzo ermitara iritsiko gara. Bidea jarraituz, Ganbe auzora helduko gara galtzadatik pinudi bat zeharkatuz. Baserri handi bat ikusiko dugu eta hau pasa eta gero bideak, errepidera eramango gaitu.

Errepidean ehun bat metro Mendata norabidean egin eta gero, ezker alderantz Oiz mendira dagoen bide seinalatua hartuko dugu. Pinu baso batetik doa pista hau, eskuinadeko pista agertzen denean, pista hau ezkerraldean utziko dugu. San Kristobal ermitara heltzeko oso aldapa gogorra igo behar da, baina ez dago galtzekorik. Bertatik Bizkaiko ikuspen ederra eta zabalaz gozatu daiteke. Azkenik ezkerrera doan bide hartuta gure ibilbideko helmuga ikusi dezakegu.

Oiz mendia: 1029m

Munitibartik Oiz mendira: Argia aldizkaria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia