Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



KANPONA TONTORRA BERREÑOTIK

IBILBIDEA:

Lea Artibaiko barrualdean aurkitzen den tontor errez bat da.

Ibilbidea Astorkiko goiko aldean hasten da, Munitibarko kanpoaldean, Gernikarako bidean. Ezkerraldean dagoen aldapa gehien duen bidea hartu behar dugu. Beti gorantz doan pinadietan jarraitu beharko dugu. Bidea beti iparralderantz doa bidegurutze batera iritsi arte. Bidegurutze hortan, eskuinaldeko bidea jarraituko dugu, kasu hontan ere aldapa gehien duena delarik. Metro batzuk igaro eta gero ezkerraldean dagoen bidea hartu beharko dugu eta igotzen jarraitu. Bidea lautadan bihurtzen hasten denean, alde batera utziko dugu eta ezkerraldeko bidea hartuko dugu. Bide hortan egingo ditugu gailurrera iristeko azken metroak. Gailurrean erpin geodesiko bat eta 1976 urteko buzoi bat dago. Buzoi hori mutiko baten oroimenean dago jarrita, bere mendi taldeko lagunek jarrita hain zuzen.

ALTUERA ETA IRAUPENA: 280 metro, 1 ordu eta 5minutu (Igoera 35 minutu)

ZAILTASUNA: Ez du zailtasunik. Urte guztian egin daitekeen ibilbide bat da.

Kanpona Tontorra

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia