Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



MENDEXA ITZULIA, ZELAIATIK ZELAIARA

IBILBIDEA:

Mendexako herrian dagoen San Pedro Parroki Elizatik hurbil dagoen plazatik hasiko dugu gure ibilbidea. Lekeitiora doan bideari jarraituz, bidegurutze bat ezkerreko aldean utziko dugu eta hurrengo gurutzean auzo errepide batetik ezkerrera sartuko gara. Bide jarraituz Leagi baserri-auzora helduko gara eta bidean kostaldeko bista izugarriak ikusteko aukera izango dugu, inguru hortan larre zabal bat ikusiko dugu. Leagi dorrea pasa eta gero eskumako aldean dagoen bidezidorra hartuko dugu.

Bidezidor hori aldapa bera hasten den pinadi batean dago. Kaltzadeta basotik Lea ibaira helduko gara.Lehenengo bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, bigarren eta hirugarrenean ezkerrekoa eta hurrengo bietan eskuinekoa. Bide zaharretik jarraitu behar dugu, legarrezko pista batekin bat egin arte. Ezkerraldera joango gara Etxetxu baserrira heldu arte eta hemendik bide batetik jeitsiko gara ibaiaren albotik doan bidea hartu arte. Ezkerretik aurrera segi eta ikusteko moduan, oleta presa, eta Ipideiko zubia izango ditugu. Asfaltuzko pista gurutzatu, zubia beste aldera joan gabe, harresi bat pasa eta gero, erreka bat zeharkatzen duen bide bat hartuko dugu eskunaldean.

Bide honek Ugaran auzoaren eta inguruetaraino jarraitzen du, gero ezkerraldean Ballastegi ibaiaren ondotik jarraitzeko. Bidexka beti eskuinaldean utzita, hurrengo bidegurutzean ezkerreko bidea hartuko dugu. Bide hau ibaitik urruntzen eta igotzen doa. Ezkerraldeko bide guztiak utziko ditugu, Zulueta baserrira iritsi arte. Alloa baserrriraino, asfaltatutako pista jarraituko dugu, ondoren bide bihurtuko da. baserrriaren inguruan.Berriro era ezkerraldean beste bide bat utziko dugu. Pinudi artean, kurba batetan dagoen ezkerreko bidea hartuko dugu. Jarraian, bidearen eskuinaldean haitz bat pasa eta eskuinaldera giratuko dugu, hurrengo bidegurutzera heldu arte.

Bideak altuera handia hartuko du asfaltuzko pista batekin lotu bitartean. Asfaltuzko pistatik eskuinaldera biratu eta Iturreta auzora helduko gara. Iturreta auzoan ezkerrera joan eta herriko plazara iritsiko gara berriro.

LUZERA ETA IRAUPENA: 7Km. eta ordu bat eta 30 minutu.

ALTUERA: 180 metro

ZAILTASUNA: Erraza

Ibilbidea

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia