Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



PR-149-BI-1 MENDEXAKO BIDEA

IBILBIDEA:

Mendexako herrian dagoen San Pedro parroki Elizatik hurbil dagoen plazatik hasiko gara. Lekeitioko bideari jarraituko diogu, harrizko gurutze bat dagoen bidegurutzeraino, bertan ezkerretara doan bidea hartuko dugularik.

Asfaltuzko bidean zehar joango gara, Iturreta auzora iritsi arte. Lekoiz baserrira doan bidea eskuinaldean hutsiko dugu eta Ikua baserrira doana ezkerraldean. Bidea aldapa gogor bihurtzen hasten da GR-123 bidegurutzera heldu arte.

GR 123 eskuinaldean utziz, aurrerantz jarraituko dugu errepidea txakolindegi batera heldu arte, biltegi itxurako eraikina da. Errepideko ezkerraldean dagoen pistak, txakolin landaketen artean eta Bizkaiko Golkoaren itxasora begira, Agirregoikoa baserrira eramango gaitu. Inguru hortako alboan dagoen pistatik, bidea ezkerraldera hartuko dugu eta Ispazter izeneko basoa zeharkatu ondoren, bide elkargune batera iritsiko gara. Elkargune hortan ezkerrera doan errepidea hartuko dugu. Errepide txiki honek Mendexako herriko plazara eramango gaitu edota kostaldeko bidera.

LUZERA ETA IRAUPENA: 4,3 Km. eta 1ordu eta 20 minutu.

ALTUERA: 40 metro

ZAILTASUNA: Erraza

Mendexako ibilbidea

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia