Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



P.R.BI-23. MAX EDO KALAMUAREN BIDEZIDORRA. MARKINA-XEMEINDIK KALAMUAKO LAUTADARA

Bide zahar honek Markina eta Max mendia edo Kalamuako mendi-mazalean dauden zelaiak batzen ditu. Herriaren irteeran bidegorri batetik ibiltzen gaudelarik, Munibe Jauregiaren zaldi-kotxerak gerdetzeko zeukaten tokia ikus daiteke, Okoroki irin lantegi zaharra eta Ibarguren auzunetik hurbil, garai bat ere ikus dezakegu, Bizkaian zutik dauden garaietatik ondoen kontserbatzen dena dugularik. Bidegurutze batek Muruako San Martin ermitara eramaten gaitu, Santiagoko erromesei lotua dagoena hain zuzen.

Bidean aurrerantz jarraituz, Etxebarria eta Markinako Barinaga auzoak lotzen dituen bidea zeharkatuko dugu, PR BI23.1a. Ezkerraldera metro batzuk eginez Ibarguen baserriko garaia ikusiko dugu.

Ordura arte izan dugun paisaia baserrietako zelaiak koniferen baso zarratuekin eta baso mistoekin, pagoekin, haritzekin, urkiekin, arteekin, gorostiekin... tartekatzen izan da, baina bidezidorra mendi-mazeletan gora doan neurrian, gero eta zuhaitz gutxiago ikusiko ditugu, alertze eta intsignis pinuen artean eskutatu egiten baidira, horrela gero eta paisaia gehiago ikusteko aukera izango dugularik.

Mendi gailurra aurrean dugularik, Gerrate Zibilean gailurraren azpian egindako lubakien labirintoaren zati bat aurkituko dugu, ibilbideko bukaerako lautadaren ondoan berriz, Diruzuloko trikuharriaren aztarnak ikus daitezke, leku hori ikusteko modukoa da. Historiaurreko egoitza zen, non Kristo Aurreko 2000 eta 1500 urteetako hiru hilobi ditu, Olaburu, Kanpaizulo eta Diruzulo direlarik.

Max izena duen mendia (Maaxa izenaz esagutzen dena), Bizkaiko aldeari dagokio (Markina eta Etxebarria) herriei eta Kalamua mendia Gipuzkoako aldeari dagokio (Eibar eta Elgoibar). Gailurrean, ikuspegi zabalak irekitzen dira lau aldeetatatik.

Kalamua

logooiz

Gertakaririk gabe

Ibilbideak

Udalerria

Eskualdea

Buletina

Eguraldia