Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Boroa Jatetxea

Boroa Jatetxea Amorebieta-Etxanon Boroa Jatetxea Amorebieta-Etxanon Oiz Egin

Boroa Jatetxea

Helbidea: Boroa auzoa, 11. Garai baserria.

Udalerria: Amorebieta-Etxano. 48340. Bizkaia

Posta elektronikoa:  Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

Telefonoa: 946 734 747

Web gunea: www.boroa.com

Boroa Jatetxea 1997.urtean jarri zuten martxan Jabier Gartzia sukaldariak eta Mª Asun Ibarrondo jangela zuzendariak. Euren maisu lan gogotsuagatik ospe handiko Michelin Izarra lortu dute. Durangaldean Michelin Izarra duten jatetxeetako bat da.

Hogei urte baino gehiago daramate Boroan berezko sukaldaritzan hobetzen eta berriztatzen. Bizkaitar sukaldaritzan sustraitzen diren platerak abangoardiako plater berritzaleekin uztartzen dituzte Boroan.  Bezeroak liluratzeko etengabeko lanean ari dira. Sukaldean artea sortzen dute Boroan. Jangelan arreta bikaina, eta neurrirako zerbitzu berezia eta kalitateduna eskaintzen du Boroak baita ere.

Boroako upategiak bere eskaintza gastronomiko gorenarekin bat egiten du. Ardoen karta oso zabala da, eta maila gorenekoa. Bertan, espainiar estatu mailako jatorri-deitura garrantzitsuenak aurki ditzakegu, baita nazioarteko ardo aukera zabal bat ere.

Bizkaitar gastronomiaren tenplu hau inguru eder ezinhobean kokatuta dago. Natura, eta tradizioa bat egiten dute XV. mendeko baserrian. Jatorrizko arkitektura errespetatuz zaharberritu egin dute baserria eta jatetxe bihurtu zuten.

Aparkaleku zabala du Boroak. Mendetik gorako haritzez inguratutako jatetxea da hau. Kanpokaldean terraza ederra du. Bezeroak gozatu arazteko xedea dute Boroa jatetxean. Minusbaliotasunen bat duten lagunentzat egokitua.

Bazkalorduen ordutegia

Astelehenetik igandera:

13:00etik, 15:30etara.

Afarien ordutegia

Ostiraletik larunbatera:

20:30etatik, 22:30etara.

Afari-merienden ordutegia

Astelehenetik ostegunera:

Neguko ordutegia:

19:30etatik 21:30etara.

Onartzen diren kreditu txartelak:

Visa, Master Card, Dinners, American Express...

Iturria: Boroa Jatetxea

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Jatetxeak

Udalerria

Buletina

Eguraldia