Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ibai-Gane Jatetxea

Ibai-Gane Jatetxea Ibai-Gane Jatetxea Oiz Egin

Aspaldidanik, Ibai-Ganeko familiak ostalaritza jardunari estu-estu loturik izan da. Hiru belaunaldiz gure lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan dira. Egun ere, ibilbide horri jarraituz, gure aitona-amonen betiko errezetak ardatz izanda, saiatzen gara egungo sukaldaritza berriaren onena gure betikoarekin bat egiten, betiere, lehengo zaporeak galdu barik.

Jatetxean bertan zerbitzatzen dira menuak eta karta. Aukera ematen du ere aurrez prestatutako janaria etxera ematea, catering zerbitzua.

Arraina da Ibai-Gane Jatetxearen protagonista. Hala ere, sasoian sasoiko produktuak dastatzeko aukera izango dugu: uso paparrak txingartuak saltsan, orein chop-a errexil-sagar eta gaztaina pureaz, perretxikoak eta abar...

Ardo-karta zabala du jatetxeak. Errioxako ardoak nagusi dira. Hala ere,  jatorrizko hainbat markek ere euren lekua dute. Ardandegi zabala eta egokitua du Ibai-Ganek.

Jatetxeak bi solairukoa da. Tabernak 25 lagunentzako jantokia du. Bertan, aste barruan, eguneko bazkaria dastatu ahal izango duzu. Taberna ondoan jantoki nagusia dago, 60 mahaikideentzako, batez ere, kartara zerbitzatzen da. Bertatik inguruko paraje ederrak ikus ditzakegu. Azkenik, tabernatik behera joanez 70 lagunentzako jangela dute.  Kanpoko lorategitik sarrera ere erabil daiteke hona sartzeko. Azken jantoki hau umeekin bazkariak egiteko aproposak dira, lorategi ondoan haur-jolastokia prest dute-eta.

  • Helbidea: Oleta Auzoa
  • Udalerria: Amoroto
  • Posta Kodea: 48289
  • Telefonoa: 94 684 13 59
  • Berezitasunak: Garaiko janariak, etxera eramateko janaria
  • E-mail: ibaigan@euskalnet.net

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Jatetxeak

Udalerria

Buletina

Eguraldia