Epermendi Jatetxea Amorotoko Oleta auzoko bidegurutzean kokaturik dago, Lekeitioko bidean. Betiko euskal gastronomia eskaintzen duen jatetxea da. Asteburuetan zabaltzen dute. Banketeak ematen dituzte batez ere: ezkontzak, Lehen Jaunartzeen eta bestelako ospakizun jendetsuak. Jangelak 180 lagunentzako tokia dute.