Hontza Museoa Mañarian. Natur Zientzien Museoa.
Hontza Museoa 1962an jaio zen ideia bezala. Orduan, Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak, mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita, mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion, era horretan, etorkizunean, Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz.
1985. eta 1990. urteen artean zabalik egon zen, eta, gero, 2014ko azaroan, berriz azaldu zen. Egoitza berria hartu zuen Mañarian. Zumelaga etxea Ebaristo Bustinza "Kirikiño" idazle mañariarraren etxea izan zen hil arte.
Lehenengo fasean museoak 21 talde desberdinetako 541 ale aurkeztu ziren, Botanika, Fungi, Geologia, Paleontologia, Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta, mundu osoko espezie adierazgarriak, "tamainak, formak, koloreak eta marrazkiak" diskurtso museografikoaren azpian. Gure planetan lurreko, ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute, "Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu" goiburuarekin ekin zioten museoa zabaltzera.
Datu orokorrak
Zuzendaria: Leire Huerta
Helbidea: Ebaristo Bustinza "Kirikiño" kalea, 18. 48212. MAÑARIA
Telefonoa: 946 21 65 55
Posta elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Web orrialdea: Hontza Museoa www.hontzamuseoa.eus
Tarifak
Orokorra: 3€
Murriztua: 2€ (erretiratuak, 12-15 urte artekoak, museotako langileak eta ikasleak agiriarekin)
Doakoa: 12 urte baino gutxiagokoak, taldeen irakasleak, ICOMeko kideak eta museoen zuzendariak
Eskola taldeak: lehen hezkuntza 1€, bigarren hezkuntza 2€ (talde bakoitzeko 25 ikasle, gehienez)
Zerbitzu osagarriak
Taldeentzako bisita gidatuak, edozein egunetan eta ordutan (astelehenak barne), aurretiaz erreserbatuz.
Erreserbatzeko ordutegia: 11:00-12:30 / 17:00-19:00