Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Aranzibia dorrea Berriatuan

Aranzibia Dorretxea Aranzibia Dorretxea Oiz Egin

Aranzibia dorrea Artibai ibaiaren ibi baten harro altxatzen da. Erdi Aroan Aranzibiatarren familia bertatik menderatzen zituzten inguruko lurrak eta bertan babesten ziren etsaiengandik. Dorretxeak gatazka odoltsu izugarriak ezagutu ditu.

1500. urtearen inguruan, leinuen arteko borrokak amaitu zirenean, zuzenbidea, pakea eta oparotasuna iritsi zen Bizkaiko lurretara. Merkataritzaren inguruan dirua erruz sartzen hasi zen bertako etxeetara. Aro berriei egokitzeko dorretxea erabat zaharberritu zuten Aranzibiatarrek. Garai horretakoa da bigarren solairua eta bere gela bikainak. Leiho zorrotzak, harrizko eserlekuak, leiho argitsuak, besteak beste.

Dorretxeak jatorrizko egurrezko egitura mantentzen du: zeinak habe zabalak, taila geometrikoez apainduriko zutikoak, eta sagardoa egiteko sekulako dolarea ere.

Bizkaian geratzen den dorretxerik ederrenetarikoa eta handienetakoa da hau. Berriatuatik Ondarroako bidean erraz ikusiko dugu bere itzala (BI- 633). Mendez mende denborari aurre egiten dion eraikin zoragarri erraldoia.

Aranzibia dorrea ezin da barrutik bisitatu.

Hala ere, Aranzibia leinuaren lurrak ikusi nahi baditugu, Berriatuako Errege Bidea ibilbideari jarraituz Aranzibia dorretik gertu igaroko gara. Honez gain, Ondarroako Renteria auzotik irten, eta Aranzibia dorrea ikusiko dugu, baita Orubixe eta Urepeleko iturburuak, baserri zaharrak eta errotak. Ibilbide atsegina eta historiaz beterik, Bizkaiko landa gune ederrenetarikoan.

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia