Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Goitaa auzoa Mallabian

Goitana baserri auzoa Mallabian Goitana baserri auzoa Mallabian Oiz Egin

Goitaa Mallabiko baserri auzo ezaguna da.

Iparraldean Markinarako errepideagaz egiten du muga, eta hegoaldean Mallabiako herriguneagaz. Goitana auzoa aldapatsua da. Bertan soro, zuhaizti eder eta baserri dotoreak aurkituko ditugu.

Goitaak hiru ermita ditu:  San Martin, San Juan eta Santa Katalina. Auzoaren eraketa  eta hiru ermitena gurutze handi baten forma hartzen du auzoak.

San Martin baserriaren alboan dago izen bereko ermita. Baserriak atarteko arkuaren erdi-erdian harrizko gurutze ederra du. Ermita etxaurreko parte da egun eta ederto zainduta dago. San Martin Eguna azaroaren 11 ospatzen den arren, Goitaan maiatzaren bigarren edo hirugarren astean ospatzen dute, eguraldia maiatzean azaroan baina hobeagoa izan ohi delako.

San Juan ermitan ekainaren 24an ospatzen da jaia. Ermita honek bolatokia eta sasoi bateko auzo-eskola ditu alboan. Bolatoki errektangularrak teilatu berria du, egurrezko egitura sendo eta dotorekoa. Ermitaren atarian 500 kiloko harria dago gordeta, jaietan erakustaldiak egiteko erabiltzen dutena.

Trabaku gainean daude hiru ermitetarako sarbideak. Hiru sarrera ezberdin dira, bata bestearen nahiko segidan daude. Mallabiatik osteratxoa egiteko aukera ederrak eskaitzen ditu Goitaa auzoak: baselizak, ortuak, soroak, zuhaiztiak eta harrizko baserri ikaragarri ederrak.

Koordenatuak: 43.206196; -2.491536 Giotaa auzoa (Mallabia)

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia