Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Astolako Zubiaurre Etxea Abadiñon

Astolako Zubiaurre Etxea Astolako Zubiaurre Etxea

Astolako Zubiaurre Etxea Durangoko Merinaldeko administrazio zuzendaritzako egoitza izan zen. Astola auzoan dago harrizko baserri eder hau. Eraikin karratua da harri-horma sendokoa. XVI. mendetik XVIII. mendera arte Merinaldeko egoitza garrantzitsua izan zen Zubiaurre Etxea. 300 urtez egon ziren bertan Teniente Korrejidorearen bizilekua, justizia-auzitegia, artxiboa eta kartzela. Zubiaurre etxean egiten ziren baita ere Merinaldeko ohiko batzarrak, besteak beste. Zubiaurre etxea 1982 eta 1986 urteen artean zaharberritu zen.

Foruak indargabetu zirenean eraikinak ordura arte zeuzkan funtzioak galdu zituen. Sasoi batean irakasleen etxebizitza izan zen, besteak beste.

1967tik aurrera Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartearen egoitza da. Berriztatu zenentik Durangoko Merinaldearen Mankomunitatearen, Euskal Pilotako Euskal Federazioaren eta Euskal Joko eta Kirolen Federazioen egoitza da baita ere.

Etxearen barruko aldean, Merinaldearen zeinbat tresna ikusgai daude antzinako kartzelan: zepoa, girgiluak, pisuak, eskribania eta aginte makila.

Zubiaurre Etxea Durangaldeko Merioaren Ibilbidearen etapa bat da.

Merioaren Ibilbidea

Iturria eta informazio gehiago: Gerediaga Elkartean

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia