Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Markina-Xemeingo leku interesgarriak

Markina-Xemein Lea Artibai mankomunazgoa osatzen duten herrietako bat da. Herriko erdigunetik at, auzo ugari daude: Urberuaga, Arretxinaga, Plazakola, Larruskain,... Aipatzekoak dira, alde batetik, Urberuagako auzoan dagoen aintzinako bainuetxearen hondakinak eta beste alde batetik, Arretxinagako San Miguel Ermitan dauden eskuz egindako kareharrizko hiru megalito handiak.

Herrirako hiru sarbideak jarraituta, ondasun aberats eta ugariarekin egin genezake topo, hauen artean, Ugarte eta Barroeta dorreak, Andonegi jauregia, Antxia dorrea, topatuko ditugu. Historian Markina-Xemeinek izan duen garrantziaren testigu ixilak. 

Alde zaharreko kaleek Erdi Aroko planifikazioa daramate bere egituran, eta hiru kale paralelok (Guen Kalea, Erdiko Kalea eta Okerra) eta zeharkako batek (Zear Kalea) osatzen dute. Kaleotan, pintxo bikainak eskaintzen dituzten hainbat taberna daude. Herriaren kulturarentzako garrantzitsua da Uhagon kulturgunea, bertan ekintza ugari eskaintzen baitira: antzerkiak, kontzertuak, dantza ikastaroak...

Herriko erdigunean "Zelaia" izeneko parke handi bat dago, bertan umeentzako kulunkak eta txirrista ezberdinak dude. Herriko gazteen elkargunea ere bada. Zelairen alde batean gozotegi bat dago, non Markinako kokote ospetsuak saltzen dituzten. Beste aldean, frontoia dago, inguruko pilotari ospetsuen sorlekua izan dena.

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia