Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Lekeitioko Txokoak

Lekeitioko herriak 7500 biztanle inguru ditu, nahiz eta uda garaian herriak jasan dezakeen biztanleria hirukoiztu egiten den. Orain dela urte batzuetara arte, Lekeitioko herria, herri arrantzalea zen eta herriaren indar ekonomikoa arrantzatik sartzen zen, gaur egun herria turismora bultzatuta dago.

Lekeitioko herrira sartzeko hiru aukera izango ditugu. Ondarroako kostako bidetik etorriz gero, Isuntza hondartzako goiko aldera helduko gara. Berriatua edota Markinako bidetik sartzean arropain auzora edota Bilboko bidera iritsiko gara, bertan dohaineko aparkalekuak aurkituko ditugularik. Lekeition arazo handia dago kotxea aparkatzeko, beraz gomendagarria da kotxea aparkalekuan uztea. Lekeitiora etortzeko besta aukera bat, autobus zerbitzua erabiltzea da. Bilbokin orduro dago autobusa eta Donostiakin egunean 4 autobus daude.

Herrian oso interesgarria da ondare artistikoa bisitatzea, Udaletxea, Upaetxea, Uriarte jauregia, Oxangoiti jauregia, Arostegi Jauregitxoa, ... beste hainbaten artean. Horretarako aukera bat, Turismo bulegora joatea izango litzateke, bertan plano bat hartu eta nahi diren gauza guztiak ikusi ahal izango dituzue. Turismo bulegoa Lekeitioko udaletxearen behean dago kokaturik.

Lekeitiok hainbat ekintza egiteko aukera ematen du, itsasargia bisitatu, Sosoaga dolarea, Ondartzabal itsasontzira sartu,... Itsas beheran Garraitz uhartera joateko aukera egoten da, bertan Lekeitioko ikuspegi izugarria dagoelarik.

Atsedenalditxo bat hartzeko portu ingurura joatea gomendatzen da, bertan taberna ugari aurkituko ditugu, baita terraza ederrak ere, jarri eta itsasoari begira lasaitzeko. Portu inguruan bazkaldu nahi izanez gero aukera ederrak aurkituko ditugu.

Bazkaldu eta gero, bainu eder bat hartzeko aukera izango dugu, portutik metro batzuetara Isuntzako hondartza dago. Egun eguzkitsuetan aukera bat Lekeitioko parkera joatea litzateke, Isuntza hondartzako goiko aldean dago eta bertan zuhaitzen gerizpean oso ondo egoten da. Umeentzako jolas ezberdinak daudelarik.

Arratsalde partean eskolape ingurura joanez gero, jende asko batzen da trago batzuk hartzeko, inguruan taberna ugari daude. Horrela egun zoragarri bat bukatutzat emango dugularik.

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia