Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Berriatuako Herrigunea

Berriatuako herria, Artibai ibaiertzean kokaturik dagoen herriaren erdigunearekin eta Merelludi, Asterrika eta Madalena auzoekin osatzen da. 1257 biztanle besterik ez dituen arren (herritar gehienak herriaren erdigunean bizi dira), auzo hauen sakabanaketari esker, bere lur eremua zabala da, 20,23 Km2 takoa.

Herriko plazaren atzeko aldean udaletxea eta frontoia daude. Plazaren aurreko aldean berriz, Etxe-pintxu jauregia ikus genezake. XVIII. mendeko jauregi-etxe honetan, aipagarriena, fatxada nagusian egindako margolanak dira. Euskal Herrian Etxe-pintxu jauregiaren moduan "pintzelkada" margotuta dauden eraikin gutxi daude. Urteekin margoak hondatuz joan dira baina oraindik berreskuratzeko aukera egongo litzateke.

Plazaren alboan dauden eskaileretatik igotzen bagara, Zentrala taberna aurkituko dugu, eta gorago jarraituz, San Pedro eliza bisitatu genezake. Eliza hau, 1588. urtean berreraiki eta gaur egun duen berpizkunde garaiko estiloa eman zitzaion, nahiz eta lehendabiziko San Pedro eliza XII. mendean eraikita egon. Aipatzekoa da, barruan dagoen egurrezko oholtza barrokoa dela, bere zutabe salomoniarrarekin.

Bazkalorduan Berriatuan bagabiltza, aukera bikaina da Arriola jatetxera joatea, bertan prestatzen duten arkume gozoa dastatzera.

Berriatuako Erdi Aroko harribitxietako bat Aranzibia Dorretxe erraldoia dugu. Artibai ibaiaren ibi baten altxatzen da harro, Ondarroako bidean. Bizkaian geratzen den Erdi Aroko Dorretxerik ikusgarrienetako da hau.

Berriatua

www.berriatua.org

logooiz

Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia