Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ondarroan Egun Pasa

Ondarroa beti izan da herri arrantzalea. Aintzina ondarrutar familiak arrantzatik bizi ziren. Gaur egun, nahiz eta geroz eta itsasontzi gutxiago egon, oraindik herri arrantzalearen berezitasuna mantentzen du.

Kotxez joanez gero, herrian sartzeko lau sarrera daude. Bisitaldia oinez egin nahi izanez gero, portuko sarreratik sartzea da gomendagarriena, bertan aparkaleku bikaina baitago kotxea uzteko. Gainera, puntu honetatik leku interesgarrienak gertu geratuko zaizkigu.

Aparkalekutik Calatrava zubia zeharkatuz, hondartzara helduko gara. Hemendik, Saturraran hondartzako paisai paregabea miretsi genezake, Moby Dick tabernako terrazan edari freskagarriren bat hartzen dugun bitartean.

 

ondarru

 

Aparkalekuaren aurrean, aldiz, Itsas Aurre pasealekuarekin topo egingo dugu. Itxas Aurre tabernaz josia dago, guztietan pintxoak eskeintzen dituztelarik (Dzanga, Xirula, Boga-boga, Kulixka, Gau argi, Mariñela, Lagun Artea, Sokoa, Idoia, Kabia, Gaztedi,...). Pasealeku honetan kotxerik ez denez ibiltzen, haurrek lasai jolastu dezakete bertan. Gainera, haurrentzako, kulunkekin txoko bat dago prestatuta.

Pasealekuaren bukaeran Alameda plaza dago. Hemen, eserleku ugari daude eguraldi ona dagoenean patxadaz jesarri eta jendea paseiatzen ikusteko.

Ondarroara joatean, ezinbestekoa da alde zaharra bisitatzea. Hemen ere taberna ugari aurkituko ditugu (Kukua, Sutargi, Kirrixki, Alai, Gelasio, Andik-Ona, Apallu, Alde-zar, Anaitasuna, Siri-Miri,...). Historia luzea duen Zubi-Zaharra ere berton aurkituko dugu. Aipatzekoa da, ostegun iluntzetan, alde zaharreko tabernetan "pintxo-pote" delakoa eskaintzen dela ("pote" bat hartuz, pintxoa oparitu).

Alde zaharreko ibaiaren beste aldean, Joxe Manuel Erretegia izeneko jatetxea dago, edozein arrain mota dastatzeko jatetxe aproposa.

Ondarroa

www.ondarroa.eu

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia