Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Elorrioko Alde Zaharra

Arezpakotxaga Mendibil jauregia Elorrion Arezpakotxaga Mendibil jauregia Elorrion Oiz Egin

Elorrioko Alde Zaharra duen aberastasunagatik Monumentu Historiko izendatu zuten. Elorriora gerturatu eta Alde Zaharretik kalez kale joanez gero jauregi eta oinetxe ederren ikuspegiak liluratuko gaitu. Jauregiak harrizkoak eta harlanduzkoak dira.  Gehienak XVII eta XVIII. mendekoak dira eta fatxadan familia armarriak ikusgai daude. Eraiki zuten leinuen adierazgarri.

Casa-Jara jauregia eta Tola markesaren jauregia barrokoak Elorrioko ikusgarrienetakoak dira. Casa-Jara jauregiaren atarian Elorrioko Errebonbiloen estatua ederra jarri dute. Arezpakotxaga jauregiaren ondoan Don Telloren atea dago. Erreka Kaleko ateagaz batera, Elorrioko harresiak zituen sei ateetatik geratzen diren bakarrak. Santa Ana komentuan Berriotxoako Balentin santuaren estatua eta museoa daude, herriko semerik ezagunena. Elorrion  XVI. mendeko berpizkundeko gurutzeak badaude, garai batean herriaren mugak zehazten zituztenak.

Elorrioko Alde Zaharrak dituen jauregi eta eraikin ikusgarriek Amerika dute sorrera. Emigrazio garai honetakoak dira eraikin esanguratsu gehienak, bizkaitar leinu garrantzitsuak bertara bizitzera etorri baitziren.

Elorriko Alde Zaharreko bisita Herriko plazan hasiko dugu. Bertan euskal herrietako trilogia batzen da: eliza, udaletxea eta frontoia. Plazan terraza ugari daude. Bertan, eguraldia lagun, freskagarri eta pintxoren bat dasta dezakegu.

Elorrioko udalak aukera ematen du Alde Zaharrean bisita gidatua egiteko. Udaletxean gailu teknologiko batzuk alokatuko ditugu, honek bisitaren berri pausoz pauso eskaintzen digun bitartean.

Alde Zaharreko historiatik itzulia amaitu ondoren, osteratxo atsegina burutuko dugu  San Agustin elizara joanda. Paseoa egin eta gero, Elorrio Hotelean edota Narru jatetxean zerbait jan edo edan dezakegu San Agustin auzoan bertan.

Alde zaharrean ibiltzeaz gain, Elorrioko auzoak ezagutzeko ederrak dira. 17 auzoetatik Berriozabaletarena goraipatzekoa da bere edertasunagatik. Arabio, Berrio, Iguria eta Zenita auzoetan nekazal turismo etxeetan ostatu hartzeko aukera dugu.

Berrio auzoan, Elgetarako errepidean Berriolope auzoan antzinako dorretxea harraska aurkituko ditugu. Berrizko bidean, Leniz auzoan, Leaniz baserria topatuko dugu. Bertan baserriko ogi zoragarria ekoizten dute. Baserria izugarri polita da. Bertan ogia erosteko aukera dugu.

Elorrio

www.elorrio.net

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia