Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Arriandiko Berezi aisialdi gunea

Berezi aisialdirako gunearen mapa Berezi aisialdirako gunearen mapa Iurretako udala

Iurretako Arriandi auzoan egun pasa lasaia burutu nahi badugu Berezi atseden lekuan izango dugu aukera. Ibaizabal ibaitik gertu, osteratxoa zuhaitzen itzalean, kirola eta umeen jolaslekua topatuko ditugu. Honetaz gain, picnic-gune egokia da. Komunak ere badaude.

Koadrilan edota familia artean bazkaltzera edota askaltzera natur giroan joateko toki egokia.

Iurretako herrigunetik irten, eta N-634 Bilborantzako errepidearen norabidea hartu, Mallabiena Industria gunea igaro, Arriandi auzora iritsi eta ezkerretara hartuko dugu, Ibaizabal erreka aldera. Bertara bereziki atondutako oinezkoen pasealekutik joan ahal gara. Oinez joateaz gain, bizikletaz eta autoz gerturatu ahal gara baita ere.

Koordenatuak: 43.17891,-2.662598   Google Maps Berezi

Informazio gehiago: Iurretako Udala

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia