Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Oiz Mendia

Oiz mendiaren gailurra Oiz mendiaren gailurra Oiz Egin

Oiz mendia (1026m), Bizkaiko begiratokia izenaz ezagutzen da. Bizkaiko Lurralde Historikoaren tontor mitikoa da. Oiz eta Zengotitagane gailurrek gailurtza luzea osatzen dute. Hauen urek Ibaizabal, Artibai eta Deba arrotara ixurtzen dira.

Oizen gailurretik ia bukaerarik ez duen lurraldea ikusiko dugu. Bizkaiko begiratokirik apartekoena da. Oiz mendiaren itxura eta itzala urrunetik bereiztez dugu. Tontorrean komunikazio dorre handia dago aspaldiko urtetan. Egun gainera errota eolikoez osaturiko ilarek itxura bereizgarria eskaintzen diote.

Oizen ipar, eki eta hegoekialdean baso hostotsuak topatuko ditugu. Larre altuenetan ardi, behi eta zaldi taldeek patxadas bazkatzen dute udaberri eta uda partean batez ere.

Oizen gailurra Bizkaia zein Euskal Herriko historian puntu ezanguratsua dugu. Aintzinatik izan da leku garrantzitsua Oiz. Nekazariek antzinatik populatu dituzte Oizen magalak. Honen lekuko, gailurretik gertu topa ditzakegun trikuharriak dira: Amabirginebaso eta Iturrizurigane. Antzinatik ere, Oiz Bizkaiko Mendi bozineroa da. Lurralde Historikoaren Batzarretako deialdiak suaren kea erabiliz eta adar hotsen bitartez egiten ziren.

Oiz mendia kondairen eszenatoki ere ere bada. Anboto mendia lez,  Mari Anbotoko Damaren bizitokia omen da, baita ere. Zazpi urtetik behin, Mari Anbototik Oizera joaten omen da. Mariren presentziak eguraldian eta usten kalitatean eraginik omen du.

Oiz mendiaren magalean udalerri ugari babesten dira. Hauetako askoetatik bideak topatuko ditugu Oizera igotzeko: Mallabia, Berriz, Garai, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Munitibar eta Ziortza-Bolibarretik.

Nola iritsi Oizen gailurrera

Mallabiko herrigunetik Trabakuako errepidea hartuko dugu Osma auzoko bidegurutzeraino iritsi arte. Bertatik joateko bi aukera ditugu:

1. Eskumarantz ehun bat metro ibili eta Aldasolo baserria ondoan, errepidea zeharkatu eta Zengotitagane eta Oizera daraman lehen pista hartuko dugu.

2. Ezkerrerantz joan eta errepidea zeharkatu, ondoren Zengoitia auzorantz daraman desbideratzea hartu. Bertatik, Zengoitiagane eta Oizera daraman pista bat hartzen da. Ikuspegia itzela da goitik. Eguraldi argiagaz Aralar, Aizkorri, Gorbea, eta beste hainbat mendikate ikusiko ditugu gailurretik. Lea-Artibaiko kostaldea eta Urdaibai bera ere gure begibiztan geratuko dira.

Merezi du bizitzan behin Oizen gailurra zapaltzeak. Bertatik, Lea-Artibai eta Durangaldea, maite ditugun eskualdeak mirestuko ditugu. Oizek lotzen baigaitu.

Uda partean, uztaileko bigarren edo hirugarren igandean gailurretik gertu dagoen San Kristobal baseliza txikian sekulako erromeria ospatzen dute inguruko bizilagunek.

Oiz Mendia Debabarrena

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia