Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Izurtzako dorretxeak

Etxaburuko dorretxea Ortuzar auzoan Etxaburuko dorretxea Ortuzar auzoan

Izurtzako Bekotorre eta Etxaburuko Dorretxeak

Izurtzako herria ondare historiko artistiko zabala du, herri txikia izateko. Hala ere, Izurtzan Durangaldeko XV eta XVI. mendeko dorretxerik ederrenetarikoak topatuko ditugu. Dorretxe hauek Izurtzako lurrek erdi aroan eta berpizkundean izan zuen garrantzia islatzen dute. Izurtzara Durangotik iristen bagara, errepidetik Elizalde auzoan ikusi ahal izango dugu Bekotorre Dorretxea.

Bekotorre Dorretxea XVI. mendeko harrizko etxea dugu, itxura kubikoa duena. Izurtza familiaren etxea omen zen hau. Bi pisuko eraikin sendoa da hau, eta azken solairuan etxeko aletegia somatzen da, teilatu azpian, egurrezko habeaz eraikitakoa. Bekotorre Dorretxea ezin da barrutik bisitatu.

Izurtzako bisitan  aurrera eginez, XV. mendeko Etxaburu Dorretxea topatuko dugu. 1456. urtean amaitu zen eraikina. Defentsarako eraikin zen etxea, oin altu eta angelu zuzena du, eta haitz handi batean ditu zimenduak erroturik. Dorretxe honek bizkaitarren ohiko ezaugarriak ditu. Hasieran batean bere teilatua lau aldetako izango zen, baina egun hiru alde soilik mantendu dira. Itxura ikusgarria du Etxaburuk.

Ortuzar auzoko inguru ikusgarrian kokaturik dago Etxaburu Dorretxe paregabea. Bertatik, Mañaria ibaiaren bailara kontrolpean du, bere talaiatik, inguruan gertatzen den guztia arro ikusten du. Etxaburu Dorretxearen hormak metro bat baino gehiagoko sendotasuna dute, harri-hormak laukiak dira, kalitate handikoak. Hormak ateetan, leihoetan zein angeluetan silarriz sendoturik daude.

Etxaburu Dorretxea oinaztar eta ganboatar gudetan hondatua izan zen. XVI. mendean berriro ere berreraikitu egin zuten.

Bekotorrekoa bezala, kanpotik ikusita liluratuko gaitu dorretxeak. Baina tamalez ez da barrutik bisitagarria.

Izurtza

www.izurtza.net

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Puntu Interesgarriak

Eskualdea

Udalerria

Buletina

Eguraldia