Urkiola Natur Parkea
Udalerria: Abadiño. 48220. Bizkaia
Telefonoa: 94 681 4155
Posta elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Interpretazio zentroa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
Urkiola Natur Parkearen web orria
Informazio gehiago: Durangoko Turismo Bulegoan. Tel.: 946 03 39 38
Urkiola Natur Parkea Durangaldeko harri bitxia dugu. Babesturiko natur parke ikusgarri hau Bizkaia eta Araba arteko mugan kokatzen da. 5.955 hektareatako gune zabala hau Aramotz-Eskubaratz, Aragio mendilerroak eta Durangaldeko mendiak biltzen ditu. Urkiola Natur Parkeak Durangaldeak ez ezik, Aramaioko bailara arabarra eta Arratia eskualdeak barne hartzen ditu.
Urkiola 1989an Natur Parkea izendatua izen zen, parkeak osatzen duen ondarea babesteko helburuarekin. Urkiolak edertasun paregabea du. Bere edertasuna kareharrizko mendi haitzen tontorretan, baso ederretan, bertan bizi diren abere eta landaretan;eta nola ez berezko duen magian aurkitzen da.
Urkiola Natur Parkearen Anboto mendia Mari jainkosaren etxea da. Parajeak duen magiak eta edertasunak antzina euskal mitologiaren kondairarik ezagunenetakoak sortarazi zituen: Mari jainkosa, lamiak, jentilak eta abar.
Urkiola Natur Parkeko gunerik ezagunenetako Antonio Santuen Santutegia da. Santutegiko teilatuen urek, alde batetik Atlantiar itsasora isuritzen dira, eta beste aldekoak, Mediterraneo itsasora. Antzinatik erromesbide izan da Urkiolako Santutegia.
Urkiola Natur parkean pagadiak, artadiak eta urki ugariak aurkituko ditugu. Flora eta fauna ugaria eta bereziki aberatsa da inguru honetan.
Parkeko harkaitz eta mendietan hegazti eta narrasti mota ugari bizi dira. Basoetan muxarrak, lepazuriak eta azeriak errraz topatuko ditugu gure osteratxoa burutu bitartean. Urkiolako ur azkarreko ibai estuetan amuarrainak, martin-arrantzaleak, ur-zozoa eta ipurtatsa aurkitu daitezke.
Urkiola Natur Parkeak aisialdi aukera ugari eskaintzen ditu. Bertara gerturatzen bagara, Parkeko mendietara igotzeko aukera izango dugu. Ibilbide guztiak ondo seinaleztaturik daude. Anboto, Aitz-Txiki, Saibigain, Untxillatz, Alluitz, eta Mugarra mendiak ezagutzeko aukera izango dugu. San Antonioko Santutegia bisitatu dezakegu, baita ere. Santutegiaren atarian baserriko produktuak egoten dira batzuetan salgai.
Kirol zaleak izanez gero, mendizaletasuna, xendazaletasuna, espeleologia, mendiko bizikleta, eta eskalada praktikatzeko aukera izango dugu. Kirol egin ostean, atsedenaldirako guneak, eta umeentzako jolastokiak aurkituko ditugu.
Urkiola Natur Parkeak Toki Alai Interpretazio Zentroa du. Bertan parkeari buruzko erakusteka iraunkorra eta ekintza desberdinak antolatzen dira. Erabilenak bisita gidatuak izan ohi dira.
Urkiola Natur Parkearen inguruan eskaintza gastronomikoa zabala da. Natur Parkearen baserri auzoetan bertako produktuak erosteko aukera izango dugu: artzai gazta, baserriko ogia, bertako gozoak, besteak beste.
Horretaz gain, Natur Parkea osatzen duten udalerrietan kalitate handiko gastronomia eskaintzen duten jatetxeen aukera oso zabala da. Parkearen inguruan ostatu hartzeko eskaintzan izango ditugu.
Fitxa teknikoa:
Lurralde historikoak: Araba eta Bizkaia.
Udalerriak: Dima, Durango, Izurtza, Mañaria, Atxondo, Abadiño,
Amorebieta-Etxano eta Aramaio Araban.
Kokapena: Bizkaiko eta Arabako hegoekialdean kokatutako Durangaldeko mendi gehienak biltzen ditu. Kareharrizko mendiak ditugu.
Azalera: 5.955 Ha.
Iristeko moduak: Bilbao nahiz Donostiatik: A-8a edo N-634a Durangoraino, eta
handik BI-623 hartu behar da.
Gasteiztik: N-240a Legutioraino, ondoren A-623a hartu, eta Otxandiotik
igarota Urkiolara iritsiko gara.
Lotura: National Geographics