Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com

Iñigo Kortabitarte: "Gure jomugak ez du goienik, sukaldari lanetan hazten jarraituko dugu"

Iñigo Kortabitarte: "Gure jomugak ez du goienik, sukaldari lanetan hazten jarraituko dugu"
Iñigo eta Koldo Kortabitarte

Iñigo Kortabitarte Koldo Kortabitarte sukaldari bizkaitar handiaren semea da. Koldo Kortabitarte Zubia, Sociedad Bilbaína eta Abadiñoko San Blas Hoteleko Jatetxeetan aritu zen lanean urte askotan, besteak beste. Iñigo eta Koldo semeek Durangoko Kobika Jatetxea gobernatzen dute gaur egun. Bertan betiko euskal gastronomia ukitu berritzaileaz goza dezakegu. "Gure jatetxean betiko euskal gastronomia eta gastronomia berritzailea arrazoizko prezioetan eskaintzen ditugu", azaldu digu Iñigo Kortabitarte sukalde buruak. "Hala ere, ez ditugu betiko platerak eta betiko errezetak galdu nahiz eta proposamen berriak eskaini. Bertako produktu onenak erabiliz plater oso desberdinak lantzen ditugu. Hasierako platerak, oro har, berritzaileagoak proposatzen ditugu. Plater sendoak, bigarren platerak, tradizionalagoak izaten dira: txuleta, azpizun ederrak, betiko arrainak...."

Kobika jatetxearen menuak plater txiki berritzaileak eta bigarren plater tradizional sendoak eskaitzen ditu. Postreak, berriz, freskoak eta etxekoak.

Kobika Jatetxeko kartan betiko platerrak ez dira aldatzen. Iñigo eta Koldoren sukaldeko asmakizun berriak dira aldatzen direnak. Hauek normalean sarrerako platerak izaten dira. Garaian garaiko produktuetan oinarriturik dauden platerak proposatzen dituzte beti. Kobika Jatetxearen ardatza sukaldarien trebezia eta bertako zein kalitatezko produktuak erabiltzea da.

Horretaz gain, Kobika oso ezaguna da eskaintzen duen ardo karta zabalagatik.

Pintxo Txapelketak

Azken urteetan Kobika Jatetxeko Iñigo eta Koldo Kortabitarte anaiek hainbat pintxo lehiaketetara aurkeztu dira eta arrakasta handia izan dute. Iñigo Kortabitarteren esanetan pintxo lehiaketek show-cooking-aren magia dute, eta eurentzat erronka handia dira. "Bi mokaduetan, zaporea eta teknika hoberena erakutsi behar da. Lehiaketak etengabe berritzera bultzatzen gaitu", diosku Iñigok.

"Lehiaketek eskatzen duten maila goren hori, etengabeko ikasteko grina eta norberaren hobekuntza horrek jatetxearen sukaldean antzematen da. Teknikak, zaporeak, janariaren aurkezteak eta itxura lantzeak, lehiaketetarako prestatzen ditugun jakintza berri guzti horiek, eguneroko gure lanean eramaten ditugu eta gure bezeroek horretaz jabetzen dira", Iñigoren esanetan.

Kortabitarte anaiek eta Kobika jatetxeak batera hazi dira maila profesionalean. "Kobikaren maila gugaz batera hazi da. Gure helburu profesionala aldaketa eta eboluzino profesional horretan jarraitzea da. Hunkigarria da guretzat ikustea gure bezeroek gure eskutik euren maila gastronomikoa hobetu egin dutela", aitortu digu Iñigok. Bide beretik jarraitzea da Kortabitartetarren asmoa: "Gure jomugak ez du goienik. Orain arte bezala sukaldari lanetan hazten jarraitzeko asmoa dugu. Nahiko genuke Michelin Gidan aipamenen bat jasotzea eta hortik aurrera... datorrena".

Txapelketako Menua, laborategi

Iñigo Kortabitarte Nacional Valladolid 2010 txikia

Eguen gabetan menu berezia izaten dute Kobika Jatetxean: "Txapelketako Menua". Menu berezi honek sekulako arrakasta izan du. Klasikoa bilakatu da Durangoko eguen iluntzetan. Eguen gabeko menuan pintxo lehiaketetan aurkeztu dituzten 5 pintxo eskaintzen dituzte. 20 euroen truke, goi mailako sukaldaritzako 5 plater txiki, ardoa, eta etxeko postreaz goza dezake bezeroek. "Eguenetako afariak bezeroak txunditzeko asmoz antolatzen ditugu. Bezeroak ezustean harrapatzen ditugu. Hauek euren iritzia ematen digute, eta guztion artean komunikazio zuzena sortzen da. Gutxi batzuetan ere, bezero batzuk saiatzen dira gu prestatzen duguna euren etxeetan prestatzen. Eguenetako afarietan arrakastatsu gertatzen diren pintxoak kartan sartzen ditugu.  Eguenetako afaria gure laborategia da".

Ardoak

Durangoko Kobika Jatetxean jatekoaz gain, edatekoak ere asko zaintzen dira. "Jangelan ematen ditugun ardoak asko zaintzen ditugu. Bezeroek zapore berriak dastatzea gogoko dute. Horregatik eskaintza zabala dugu: Estatuko ardo zuriak, baltzak, nazioarteko ardoak, eta abar. Eskaintza zabala izaten saiatzen gara beti", azaldu digu Iñigok.

Bertoko produktuak

Iñigo Kortabitartek elkarrizketan zehar bertoko produktuen garrantzia azpimarratu du. "Beti izan dugu gogoko bertoko produktuak erabiltzea. Normalean Eusko Label produktuak erabiltzen ditugu gure platerak prestatzeko. Bertoko kalitatezko produktu freskoei euren presentzia eta garrantzia eskaintzen diegu, nahiz eta askotan itxura berrituta aurkeztu platerean ", diosku Iñigok.

Kobika Jatetxearen bereizgarria da bertoko kalitatezko produktu freskoak eta teknika berritzaileak eskaintzea. Kobika jatetxearen platerrik famatuena euren txahal azpizuna da. Azken hilabeteetan "arrautza apurtuak" oso modan jarri dira, baita ere.

Iñigo eta Koldo, sukaldean tandema

kortabitarte 1 txikiamod

Kobikajatetxeko lantaldea hiru nebarrebek osatzen dute: Iñigo, Koldo eta Agurtzanek. Agurtzanek gozotasunez jangela zuzentzen du. Iñigo eta Koldo, berriz, sukaldean tandem itzela osatzen dute. Iñigoren aburuz, "Koldo da taldeko espiritu sortzailea eta berritzailea. Sekulako ideiak ditu, sekulako irudimena du. Ni, aldiz, ideia guzti horiek teknikara eta errealitatean gauzatzen dituena naiz. Primeran moldatzen gara eta ondo uztartzen ditugu Koldoren ideiak eta nire teknikak", diosku Iñigok. Koldoren ideia xelebreen artean "Island´s egg" eta "Lumagorri Coca-Colagaz"azpimarratuko ditugu. Bi ideia hauek bi pintxoetan gauzatu zituzten. Biak sarituak izan dira Lehiaketa desberdinetan.

Iñigo egunero jatetxearen sukaldeko lanaz arduratzen da. Koldok, aldiz, denbora gehiago ematen du kanpolanean, ikerketa lanetan. "Oso gatxa baita jatetxearen eguneroko lanetan aritzea, eta ikerketarako eta berrikuntzarako denbora topatzea lantaldearen laguntza barik".

• 186982 1451316464 2221787 n Iñigo Kortabitarte

Pintxo Lehiaketetan lorturiko sariak

Palmares itzela dute pintxo lehiaketetan.

- 2006an, 4. postua Bizkaiko Pintxo Lehiaketan.

- 2007an, 3. postua Bizkaiko Pintxo Lehiaketan. Odoloste ontttoak

Pincho con más chispa saria jaso zuen.

- 2008an, Euskadiko Pintxo Txapelketan, azkenerako geratu ziren Lumagorri Coca-Colagaz" pintxorekin.

- 2009an, Euskadiko Pintxo Txapelketan 5. postua. Ez perretxiko-nahastea: (No revuelto de bacalao).

- 2010an, Espainiako Pintxo Txapelketan, finalista geratu ziren "Ez perritxiko-nahastea" pintxoagaz.

- 2011an, Bizkaiko Pintxo Txapelketan Eusko Label Saria irabazi dute Island´s egg pintxoagaz.

Argazkiak: Iñigo Kortabitarteren albuma.

Argazki galeria

Produktuak

Jatetxeak

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia

Ondarroako Batzokia Sabin Etxaburu sukaldariak zuzentzen du. Jatetxe honek sukaldaritza…

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatetxea

Mahaiganeko Jatxetxea Mendexako plazan. Argoitz San Martin sukaldari gazteak zuzenduriko…

Saltsan Katerin Durango

Saltsan Katerin Durango

Katerin zerbitzu zabala eskaintzen duen ostalaritza enpresa. Durangoko Kurutziaga kalean…

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar

Kob´s Gastrobar berria Durangon. Durangoko Kobika Jatetxearen sarreran. Goi mailako…

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokia

Plateruena Kafe Antzokiak ostalaritza zerbitzu on bat baino gehiago da.…

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia