Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Atxondo

Atxondo, Durangaldeko haran ederrena da. Mendi garaiez inguratuta, natura bizirik dirau bertan, eta giro magikoa eta lasai da bertan nagusi. Euskal Mitologiaren Mari jainkosaren bizitokia, Anbotoko tontorra, bertan dago. Atxondoko bailaran baserriak landatar auzoetan sakabanaturik daude. Gure arbasoek kare harriz eta egurrez baserri ikusgarri sendoak eraiki zituzten Atxondoko auzoetan. Mendeak mende, oraindik ere tinko zutik eta harro eusten dute.

Atxondoko osteratxoa egiten badugu, bertako ikuspegi berde eta zelai emankorrak liluratuko gaituzte. Anboto eta Alluitz haitzen begiradapean bailara zeharkatuko dugu, Urkiolako Natur Parkearen baso hostotsuetara iritsi arte. Atxondoko haranaren isiltasun sakonak eta paregabeko natur guneak Euskal Mitologiaren pasarte ezagunen eszenatoki bilakatu zituzten.

Atxondo lau auzoek osatzen dute. Apatamonasterio, herrigunea osatzen duen auzoa, ukitu urbano eta industriala du. Arrazola, Martzana, Santixa eta Axpe, baserri giroko landatar auzoak dira. Atxondoko paisaiaren protagonista nagusiak zelai berdeak, baserriak, baserritarrak, bertako abereak eta mendiak dira.

Atxondoko Ibilbide Berdeak aukera paregabea eskaintzen digu herriko txokorik ederrenetakoak ezagutzeko kirola egiten dugun bitartean. Atxondoko bailararen erraietan sartuko gara garai bateko trenaren ibilbidea jarraituz. Arrazola ibiaren ibilera lasaia jarraituz, eta Anboto eta Alluitz tontorren zaintzapean, osteratxo atsegina burutuko dugu. Atxondora joateko Durango zein Elorriotik iritsiko gara BI-632 errepidea hartuz.

Atxondo bailarako auzoetan balio historiko eta etnografiko handia duten baserriak topatuko ditugu. XVIII. mendean Durangaldean harlanduzko arkudun baserri sendoak eraiki ziren. Apatamonasterion Zearreta baserria (XVII) topatuko dugu. Barroko estiloko apaingarriak ditu, eta baserri osoak hargintza lan paregabea du. Zearreta baserriaz gain, badira hainbat baserri ikusgarri Atxondon. Arrazola auzoko Ollargan baserria esaterako XVI. mendearen hasierakoa da. Zutik dirauen Bizkaiko baserririk zaharren dela uste dute historialariek.

Gaur egun, oraindik ere, Atxondoko baserrietan nekazaritza lantzen da. Bertako baserritarrek kalitate handiko produktuak ekoizten dituzte: fruituak, barazkiak, ogia, gazta, oiloak, behikiak, ardikiak, besteak beste.

Atxondoko baserri batzuetan ere, ostatu eta atseden har dezakegu. Ugariak dira Atxondon landa-turismo etxeak, landa hotelak eta goi mailako jatetxe ezagunak, bertako gastronomia aberatsa maisuki zerbitzatzen dutenak.

Atxondoko paisaia benetan bukolikoa da, magikoa. Euskal Herriko bailararik ederrenetarikoa da Atxondo. Bertan, historiaurreko aztarnak topatuko ditugu, mitologiaren kondairak entzungo ditugu, bandokideen guduen berri izango dugu. Arrazola auzoan jadea eta kobrearen meategiak topatuko ditugu, baita ur-errota zaharrak, baso ederrak, artzain jakintsuak, mendi garaiak eta meategietako tren zaharraren oroipena ere.

www.atxondo.net

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia