Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Zaldibar

Zaldibar Durangaldeko elizate txikia da eta eskualdearen sortaldean kokaturik dago. Zaldibar udalerriak herrigune zabala du eta honen inguruan, sei landatar auzo: Eitzaga, Sallabente, Goierri, Gatzaga, Urizar eta Aranguren.

Zaldibarko auzoak mendi eta muino magaletan kokaturik daude. Auzoak han hemen barreiatutako baserriek osatzen dituzte. Baserriak antzinakoak dira eta kare harriz eta egur landuaz eraikin ziren. Zaldibarko baserri askotan ur-errotak eraiki ziren nekazaritza eta abeltzaintza jardunen osagarri.

Zaldibar Satamañazar (675 m.) bezalako mendi txikiez inguraturiko ibarra da Zaldibar. Uraren bideak beti izan du garrantzi handia Zaldibar eta zaldibatarrentzat. Inguruko mendietatik behera errekasto ugariak jaisten dira ibarrera. Errekasto txiki hauek Zaldibarko ur-errota askoe errotarriak lanean jartzen zituzten, eta lur emankorrak bustitzen dituzte. Lur emankor hauetan zuhaitz mintegiak ugaldu dira, baita nekazaritza ustiapen txikiak ere. Zaldibarko zelai berdeak nekazaritza, abeltzaintza eta basoko jarduerak garatzeko lur oparoak izan dira bertako baserritarrentzat.

Zaldibarren, Durangaldeko herri askotan bezala, nekazaritza jarduera mantentzen zen bitartean, industria jarduera garrantzitsua garatu da metalaren industriaren eskutik.

Zaldibar herriaren sorrera ezagutu ez arren, Erdi Aroan Zaldibarko elizateak Gerediagako Batzarretan, Durangaldeko Merinaldeko parlamentu eta gobernua eserlekua eta boto eskubidea zuen. Erdi Aroan Zaldibar herrigune nabaria zen eskualdean. XIII. mendean Zaldibarren San Andres eliza eraiki baitzen.

Hala ere, egun ezagutzen dugun eliza XVII. mendean zaharberritu zen. Dena den, oraindik ere, elizak baditu XIII. mendeko aztarna batzuk.

Zaldibar udalerriak ondare artistiko eta historiko aberatsa du. Eraikin esanguratsuenen artean San Andres eliza azpimarratzekoa da. Jatorrian eliza erromanikoa zen (XIII), Erdi Aroko elementu gotikoak gordetzen ditu, eta baita XVII eta XVIII. mendeko elementuak ere. Ondare erlijiosoaren Zaldibarko beste altxorra XVII. mendeko Kalbario ederra aurkituko dugu Zaldibarren. Harrian maisuki landutako Kristoren nekaldiak irudikatzen da.

Bestalde, arkitektura zibilari dagokionez, Zaldibarko baserriak ikusgarriak dira, eta hauen artean aipamen berezia merezi dute dorretxeak, Zaldua (XV), Garitaonandia (XVII), eta Eitzagakoak, esaterako (XV).

XIX. mendean Zaldibar ospe handia irabazi Peñafloridako Konteak eraikitako bainuetxeari esker. Bainuetxean ur gazien bainuak eskaintzen zituzten. Zaldibarko bainuetxeak sekulako arrakasta izan zuen, eta garai hartan Madrildik bertaratzen ziren bezero ugariengatik Zaldibarrik Madril Txikia deitu zioten.

Medikuntzaren garapena etorri zen XX. mendearen erdialdean, eta bainuetxeak itxi egin zuten.

Hala ere, Zaldibarko paisaien edertasuna, bertako klima osasungarria, giro atsegina, lasaitasuna eta zaldibartarren abegi ona bizirik diraute.

Zaldibarko muinoetatik Durangaldeko mendien ikuspegiak ederrak dira. Zaldibartik Anboto mendi magikoa eta Oiz izugarria ikusteko aukera izango ditugu.

Mendizaleak eta ibiltariak Zaldibarko auzoetan barrena osteratxo eta ibilbide atseginak burutzeko aukera dute. PR-BI 73 y PR- BI 73.1 ibilbideak eskaintza ederrak dira natura, euskal paisaia eta kirola maite dutenentzat. Ibilbide txiki hauek Zaldibartik Elorriora auzoz auzo joateko aukera ematen digu. Neke handirik gabe basoak, eta bidexkak igaroko ditugu, Elorrioko Berrio auzora iritsi arte, Elgetako bidetik gertu. Bidean, Zaldibarko Santa Marina baseliza ikusiko dugu, Aixola urtegia eta Berrio auzoko Santruan baseliza.

www.zaldibar.org


logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia