Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Mañaria

Mañaria herri ederra da. Mugarra eta Untzillatz kare harrizko mendien itzalean kokatuta dagoen herria da. Mañaria ibaiaren haranean dago eta Urkiolako Natur Parkearen atea da Mañaria herria.

BI-623 errepidea, Durango eta Gasteiz lotzen dituen errepidea bihurgunez bihurgune Urkiolako mendatera eramango gaitu Mañaria igaro eta gero. Urkiolako mendatea 713 metrotara dago eta bertan Antonio Santuen Santutegia garaitzen da. Bertatik, Urkiolako belardiak, Aramotz mendilerroko haitzak, basoak, abereak, pagadiak eta inguruko muinoak ikusten dira. Urkiolako mendatetik igarotzen den errepidea antzinatik izan da bizkaitar kostaldea eta Gaztelako lautadaren arteko lotura bidea.

Mañaria Urkiola Natur Parkearen etxe nagusia da. Natur Parkearen %72a Mañariko lurretan dago.

Mañariko udalerria errepide ondoko herrigune txikia, eta landatar auzoak osatzen dute. Auzo hauek baserriak barreiaturik dituzte. Baserrietan nekazaritza eta abeltzaintza lantzen dira. Lanen horren fruitua bertan ekoizten diren kalitate goreneko produktuak dira.

Historiaurrean Mañariko lur eta kobazuloetan animali zein gizakiak bizi izan ziren, historialariek bertan topatu dituzten aztarnen arabera. Askondoko kobazuloetan aztarna neolitikoak aurkitu dituzte adituek, bai eta leize-hartzen aztarna ugariak ere.

Erdi Aroan, Mañariak Geregiagako Batzarrean eserlekua izan zuen, Durangaldea gobernatzen zuen Merinaldeko parlamentuan.

XVIII. mendean, Errege Bidea eraiki zen, Urkiolako mendatetik igarota Gasteiz eta kostalde bizkaitarra errepide hobeago batez lotzeko helburuz. Ondorioz, Mañariko udalerria errepidearen inguruan berrantolatu zen.

XVIII. eta XIX. mendeak urrezko aroa izan ziren Mañarirentzat arlo ekonomikoan harrobien ustiapenari esker. 1751. urtean, Mañariko harrobietatik atera ziren marmol beltzaz egindako 22 zutabe. Hauek Madrilgo Errege- jauregira eraman zituzten errege-erreginen Kapera eraikitzeko.

Mañariko baserriek herriaren ondare zibila biltzen dute. Armarridun baserri asko topatuko ditugu Mañarian auzotan barne ibilbidetxoak burutzen baditugu. Mañariko baserririk esanguratsuenetakoak Arana, Mañaria, Iturriaga eta Garaitorre baserriak dira. Baserri hauek XV. mende aurrekoak dira eta egur landuez egindako erlaitzak eta teilatu-hegalak dituzte.

Kare-harrizko baserri ederrez gain, Mañariko Jasone Andra Mari eliza dute bertan herriko eraikinik ikusgarriena. Eliza XVI. mendeko eliza da, XIX. mendean zaharberrituta. Eliz barruan azpimarratzekoak dira XVI. mendeko egurrezko ganga, eliz altzarien edertasuna eta balorea, erretaulak, eta nola ez, rococo estilodun egurrezko organoa famatua.

Mañariko auzoetan baseliza ugari topatuko ditugu mendi ibilbideak burutu bitartean. Giro magikoa duten auzo hauetan Euskal Mitologiaren kondaira asko eta askok kokaten dira. Izaki mitologiko askoek Urkiola Natur Parkeko mendiak, basoak eta bazterrak maite dituzte euren bizileku eta agertoki izateko. San Martin baselizaren ondoan, eta Untzillatz mendiaren magalean, kobazuloa topatuko dugu. Kondairak dionez, kobazuloaren ondoan diren harritzarrak, jentilak jaurtitakoak dira, eta kobazuloa bera jentilen etxea da. Jentilak ikaragarrizko indarra zuten izakiak ziren. Euskal Mitologiaren arabera, jentilek eraiki zituzten dolmenak eta trikuharriak .

Mañaria udalerri txikia da, baina bertan giroa paregabea da. Mañaritarrak oso abegikorrak dira. Giroa benetan berezia jai egunetan izaten da Mañarian. Herriko jai nagusiak abuztuak 15aren inguruan izaten dira, Mañariko Andra Mari Jaietan.

www.manaria.org


Argazki galeria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia