Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Garai

Garaiko udala San Migel auzoan Garaiko udala San Migel auzoan Oiz Egin

Garai Bizkaiko landatar herri txikia da, Durangaldeko iparraldean kokatutakoa. Xarman beteriko herria da Garai, Oizen magaletan atseden hartzen du patxadaz. Bertako begiratokitik Durangaldeko ikuspegi paregabea ikus dezakegu: Anboto, Durangaldeko Haitzak eta Aramotz mendilerroa, besteak beste. Zubiaurre anaiak margolari ospetsuen atseden eta inspirazio tokia izan zen Garai.

Garairen lurrak oso zabalak dira, baina bere herrigunea oso txikia da. Garain nagusi dira larreak, basoak eta baserriak. Auzoetako baserriek herriari izaera eta edertasun liluragarria eskaintzen diote. Gaur egun, oraindik ere baserri hauetan nekazaritza eta abeltzaintza lantzen dute baserritarrek. Hauei esker, Euskal Herriko baserri inguru ederrenetako bizirik mantentzen da.

Garairen sorrera Bizkaiko Lautadan kokatzen da, Durangaldeko gainerako hiribilduak bezala. Erdi Aroan Garaik Durangaldeko Merinaldeko Gerediagako Batzarretan parte hartzen zuen eta seigarren eserlekua betetzen zuen.

Garai herria bi auzo nagusi ditu: San Juan eta San Miguel auzoak. San Miguel auzoa herriaren herrigunea da. Bertan udaletxea, elizak, kultur etxea eta balore historikodun eraikin batzuk topa ditzakegu.

Garaiko herrigunea bisitatzerakoan lasaitasunaz, ikuspegi txundigarriaz, paisaiaren edertasunaz eta bere monumentuez gozatuko dugu. Garaiko elizak biak dira XVI mendekoak: San Juan Bautista y San Miguel elizak. Garaiko udaletxea, aldiz, XVIII. mendeko arkudun harrizko baserria dugu.

Herrigunetik Goiuriako bidea jarraituz, Momoitio San Juan eliza bisita dezakegu. Baseliza hau XII. mendekoa da, eta bere atarian Erdi Aroko nekropolia aurkitu dute historialariek. Berrezkuratu diztuzten hilarri batzuek, IX eta X. mendekoak dira.

Handik gertu, Santa Katalina ermita topatuko dugu XVIII. mendeko baseliza ederra. Garaiko aztarnarik zaharrena Trumoitte gotorleku zaharraren arrastoak dira, kristo aurretik 1.500 urtekoa.

Garai herriaren ondare baserri ugari ederrak, Garatikua jauregia (XVI) eta Etxeitako Artea zuhaitz babestu paregabea. Garaitarrek diotenez, Etxeitako arteak 300 ardiez osaturiko artaldea gorde al du bere itzalpean.

Garaitarrentzat urteko arorik bereziena uda partean da. Uztailan jaiak ospatzen dira Santiago egunean. Garaiko herritarrak zuzen gordetzen dituzte bertako ohitura zaharrak eta folklorea. Uztailak 25ean, Santiago egunean, Garaiko dantzariek Ezpatadantza, Gernikako Arbola dantza, Dantzari dantza, Agintariena eta Ikurrin dantza dantzatzen dute udaletxe plazan.

Durangaldean topa dezakegun gunerik ikusgarri eta liluragarrienetako da Garai. Zubiaurre anaiek margolaritza kostunbrista landu zuten bertan igarotako uda sasoietan. Euskal kultura, paisaiak, baserritarrak eta betiko jaiak izan zituzten lanerako inspirazio iturri Zubiaurretarrek Garain.

www.garaikoudala.org

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia