Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Elorrio

Elorrio Durangaldeko herribildua da Udalaitz mendiaren itzalpean kokaturik dagoena, Bizkaiaren ekialdean, Gipuzkoa eta Arabarekin egiten du muga.

Elorrioren eskaintza zabala da bisitariarentzat: historia, ondarea, arkitektura, kultura, natura, paisai liluragarriak, gastronomia, eta sekulako giroa Elorrioko kaleetan. Elorrio ospe handia du bere herrigune historikoaren edertasunagatik. Elorrioko herrian aparteko eraikinak eta jauregiak topatuko ditugu. Elorrioko herriguneko ondarearen garrantziagatik, 1964an herrigune guztia monumentu izendatu zuten.

Baina udalerriaren xarmarik ederrenatako Elorrioko landatar auzoetan dago. Bertan, betiko baserrietako bizimoduari eusten diote bertako baserritarrek. Nekazaritza eta abeltzaintza jardunek baserriaren paisaia ederra eta bukolikoa mantentzen dute.

Elorrio muinotan Bizkaiko baserririk ederrenetarikoak daude. Elorrioko baserri giroko auzoak Aldape, Arauneta, Berrio, Berriozabaleta-Aramiño, Gazeta, Gaztañeta, Iguria, Leiz-Miñota, Lekeriketa, Mendraka, San Agustin eta Zenita dira.

Elorrioko herribilduaren sorrera 1356an gertatu zen. Herribildua sortu zenean bertako jauntxoen boterea gutxitzeko burutu zen, eta baita gipuzkoarren erasoetatik babesteko asmoz. Bando-gerraren batailarik gogorrenetakoa Elorrio gertatu zen 1468an. Borroka hartan Ibarratarrak oinaztarren aldekoak eta Martzatarrak ganboatarren aldekoak aurrez aurre aritu ziren.

Elorrioko Urrezko Aroa XVI. mendetik XVIII. mende bitartekoa izan zen. Herriko familia ugariek XVI. mendetik aurrera Europa eta Amerika arteko kanpo-merkataritzan aritu ziren eta baita aberastu ere.

Garai hartako aberastasunaren adibide dira Elorrioko eraikin apartak: 20 bat jauregi, 69 oinetxeak, armarridun etxeak, besteak beste. Bestalde, XV eta XVI. mendeetan Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilika eraiki zuten, Bizkaiko handienetakoa. Eraikin handiez gain, garai hartako aztarnak oso ugariak dira: iturriak, baselizak, harrizko muga gurutzeak maisuki landuak, besteak beste.

XIX. mendean Elorrio herri aberatsa zen. Herritarren gehiengoa nekazaritzan eta abeltzaintzan behar egiten zuten. Garai honetan bainuetxeak modan egon ziren. Elorrion bainuetxeak zabaldu ziren. XX. mendearen hasiera arte bainuetxe hauek sona handia izan zuten Espainan. Gerra Zibila eta gero, Elorrion, Durangaldean bezala, industrializazioa garatu zen.

Elorrio herri bizia da. Bertan kultur giroa oso aberatsa da. Urte osoan Elorriok egitarau zabala du bertan antolatzen diren goi mailako kirol eta kultur jarduerei esker: antzezlanak, hitzaldiakl, ikastaroak, kontzertuak, azokak, Jazz Jaialdia, besteak beste. Arriola Kultur Aretoa eta Iturri Kultur Gunea dira Elorrioko kulturaren bihotza.

Elorrioarrek gogotsu zaintzen eta jarraitzen dituzte euren jaiak, ohitura zaharrak eta folklorea. Elorrioko zaindariaren jaiak uztailak 4an ospatzen dira, Balentin Berriotxoa santuaren egunean. Berritotxoa Elorrioko semea zen, eta herriko Basilikan lurpertuta dago.

Bestalde, iraileko lehen igandean Elorrioko Ferixa Nausikuak ospatzen dira. Bietan ere, giroa aparta da Elorrioko kaleetan.

Elorriotarrentzat urteko egunik berezienetakoa Errebonbilloak dira. Urriako lehen igandean ospatzen dena larde militarra da. Usadioa dioenez alarde honek gogoratzen duena da Lepantoko Borrokan parte hartu zuten elorriarren etxea itzulera. Errebonbilo egunean, elorriotar gazteez osaturiko fusilari konpainia batek Elorrioko kaleetan desfilatzen du. Garaiko jantziak daramatzate soinean eta ordu zein une desberdinetan fusil zaharren tiro hotsez herria esnatzen dute. Eguneko momenturik hunkigarriena arratsaldean gertatzen da. Jendetza bildu ohi da Herriko plazan Errebonbilloen aurreskua ikustera eta fusileroen azken tiro hotsak entzutera.

www.elorrio.net

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia