Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Berriz

Berriz Durangaldeko udalerria da eta Oiz mendiaren hego magalean kokaturik dago(1026 m.).

Berriz oso ezaguna egin da bertan ekoizten eta zerbitzen diren Txuletengatik. Berrizko erretegiek eskaintzen duten Txuletoien sekretua aparteko okelan, eta ikatzez egindako suaren punttuan dago. Baina Berrizko Txuletoia ez litzateke hain gozoa izango Berrizko ortuko produktuegaz lagundurik zerbitzatuko ez balitz.

Baina gastronomiaz gain, baditu Berrizek hainbat elementu eskaintzeko: natura, lasaitasuna, baserriak, eta baserri giroko sei auzo: Andikona, Eitua, Murgoitio, Okango, Sallobente eta Sarria.

Berrizen ermitak, baserriak, antzinako burdinolak, errota zaharrak, eta besteak beste topatuko ditugu. Hauetako errota zahar batzuk XX. mendean zentral elektrikoan bihurtu zituzten eta bertan garai hartako tresneria gordetzen da oraindik ere.

Berrizko baserri auzoetan kare harrizko baserriak, leinu etxeak eta dorre-etxeek liluratuko gaituzte. Auzo hauetan gaur egun ere baserritarrek ganadua hasten dute eta fruitu zein barazki ederrenak ekoizten dituzte bertan. Berrizek primeran uztartu ditu industria eta nekazal zein zerbitzu ekonomi jarduerak.

Olakuetako herrigunean hasita, Berrizko kale eta auzoetan paseatuz ibilbide historiko egiteko aukera ematen digu. Berrizko ondare historikoa erabat aberatsa da. Elementurik esanguratsuenak Iturzuriagako dolmena, Ipiñarrietako tumuluak, Andikona ermita (XVI), Joan Bataiatzailearen eliza (XVI), Lariz dorre-etxea, Isunza baserria, besteak beste. Berrizek berpizkundearen garaian pizkundea bizi izan zuen, eta garai honetako baselizak, elizak, dorre-etxeak, errotak eta baserriak ugariak dira.

Ondare historikoaz gain, Berriz udalerri oso dinamikoa, kultura, kirol zein gizarte arloetan. Berrizko San Pedro jaiak jai alai, girotsu eta ezagunak dira Bizkaian. Egun berezietan ezpatadantzariak eta euskal dantzak ikus ditzakegu Berrizko kaleetan. Hauetaz gain, erraza da Berrizen hainbat ekitaldietaz gozatzea: bertsolari saioak, herri-kirolak, kontzertuak, antzerki emanaldiak, idi-probak, eta era desberdinetako kirol ikuskizunak.

Oiz mendiaren magaletan naturaz, mendiaz, gastronomia apartaz, Durangaldeko ondare historikoaz, euskaraz eta euskal kulturaz gozatu nahi izan ez gero, Berriz da zuen helmuga.

www.berriz.org

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia