Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Amorebieta-Etxano

Amorebieta-Etxano 1951. urtean sortu zen Amorebieta eta Etxano elizateek udalerria osatzeko elkartu zirenean. Amorebieta-Etxanok betidanik izan du kokagune geografiko estrategikoa Durangaldea eta baita Bizkaia mailan ere.

XX. mendean, 1950. urtearen ondoren Amorebieta-Etxanok industriaren eskutik sekulako garapen ekonomikoa bizi izan zuen. Hala ere, udalerri honek historiak utzi dizkion aztarnak zein ezaugarriak iraunarazten jakin du. Amorebieta-Etxanoko hirigunean ez ezik, udalerriko baserri auzoetan sekulako ondare historiko eta arkitektoniko aberatsa gordetzen du: eraikinak, jauregiak, elizak, baselizak, baserriak, besteak beste.

Amorebieta-Etxano udalerria hirigunea eta auzoak osatzen dute. Auzo gehienak baserri girokoak dira: Aldana, Arazotza, Astepe, Autzagane, Berna, Bernagoitia, Boroa, Dudea, Elgezabal, Etxano, Euba, Larrea, Montorra eta Oromiño.

Amorebieta-Etxanoko baserri auzoek liluratuko gaituzte. Hala ere, ez galdu aukerarik udalerriko hiriguneko kaleetatik osteratxo bat egiteko. Bertan herriko giroa eta herriko monumentuen aldea ezagutuko dugu: jauregiak, Andra Mari eliza (XVI), Zelaieta Parkea, Zelaieta Zentroa eta abar.

Amorebieta-Etxano, Durango eta Ermua Durangaldeko herri nagusiak dira, bere tamaina kontutan hartuta. Amorebieta-Etxano udalerriak 18.000 biztanle inguru ditu. Udalerri honek bere gaitasun ekonomikoak, industrialak eta zerbitzuzkoak garatzen jakin izan du. Bitartean, udalerriak osatzen duten gainerako nekazari auzoak gordetzen eta babesten saiatu da, bertako ohiturak eta kultur ondarea gordez. Horrez gain, Amorebieta-Etxano kultur giro aberatsa duen udalerria da. Amorebieta-Etxanoko bizilagunek kultur giro hau sustatzen eta garatzen lan eskerga egiten dute.

Honen adibidea eta eragile aitzindaria Zelaieta Kultur Zentroa da. Zelaieta Kultur Zentroak kultur eta gizartearen aldeko ekintza ugari sortzen ditu. Hauek kultur aberastasuna sortzen dute herrian, baita giro paregabea ere. Urtean zehar Amorebieta-Etxanon kultur eskaintza zabalaz goza dezakegu: kontzertu ugariak, antzezlan desberdinak, eta oro har kultura-jarduera anitzak.

Baina bada garai berezi bat Amorebieta-Etxanoko kaleetan giro apartaz gozatzeko. Uda partean, uztailak 16an Karmengo Amaren Jaiak ospatzen dituzte. Herriko zaindariaren jaiak dira, eta egun hauetan herriko kaleak musikaz eta giro jatorraz blai izaten dira. Santanatxu jaiak ere, uztaila bukaeran egun bereziak izaten dira zornotzarrentzat.

Lasaitasuna bilatzen dutenentzat ere badu Amorebieta-Etxanok zer eskaini: baserri auzoek eskaintzen duten giro lasaia, nekazal turismo etxeak, ikuspegi zoragarriak, goi mailako gastronomia,larre ederrak, mendi garaiak, muino leunak, besteak beste.

Izaera ausarta dutenentzat eta abenturazaleentzat GR-229 Mikeldi ibilbidea jarraituz ibilaldi zoragarriez gozatuko dugu Amorebieta-Etxanoko lurretan, txoko apartak ezagutuz. GR-229 Mikeldiren bi etapa

Amorebieta-Etxanotik igarotzen dira. Paseatu bitartean, artaldeak eta ardiak belardietan ikusiko ditugu, baserrietako abereak, bertako landareak eta fauna ezagutzeko aukera izango dugu.

Amorebieta-Etxanok garrantzi berezia izan zuen karlistadetan. 1872ko maiatzaren 24an Belaustegigoitia

Etxean, gudu karlistaren lehenengo suetena sinatu zen On Karlos eta Serrano jeneralaren ordezkarien artean. Gaur egun, etxe hori Konbenio Hotelaren egoitza da. Sueten horrek ez zuen luzaro iraun. Handik gutxira azken karlistada berriro hasi zen.

Amorebieta-Etxanoko taberna eta jatetxeetan goi mailako gastronomia dastatzeko aukera izango dugu bertaratzen bagara.

www.amorebieta-etxano.net

Argazki galeria

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia