Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ermua

Ermuako hiribildua Urko, Oiz eta Ureta mendiez inguraturik dago. Hiru mendiek osatzen duten arroilaren hondoan, sortu zen Ermuako hiria. Burdingintzaren hiria ezizenarekin ezagutzen da Ermua. Bizitzeko toki atsegina da, hiiri bizia da. Gizarte ekintzailea du eta urtean zehar ez dira falta Ermuan kirol, jai, kultur eta arte ekintza interesgarriak. Durango eta Amorebieta-Etxanorekin batera, Durangaldeko hiri nagusietako bat da.

Ermuako kaleak girotsuak dira eta hiria oso ezaguna da biztaleen abegi onagatik. Ermuak aisialdirako eskaintza zabala proposatzen du urtean zehar: antzezlanak, dantzaldiak, jaialdiak, lehiaketak, kontzertuak, kirol ikuskizunak eta hainbat.

Ermuako tabernak oso girotsuak dira, eta parrandarako gogoa duten gautxoriek ondo pasako dute bertan. Jan eta edan kontuetan, eskaintza zabala du Ermuak gastronomia mailan: jatetxe berritzaileak, betiko euskal gastronomia, galiziar gastronomia, besteak beste.

Historian zehar Ermua hiri garrantzitsua izan da Bizkaia mailan. Historia garrantzitsu horren aztarnak Ermuako ondare historikoan antzeman dezakegu: XVIII. mendeko barrokoaren altxorra den Valdespina jauregia, Durangalden dugun barrokoaren aztarna aberatsenetakoa; Santiago Apostoluaren eliza XVII. mendeko eliza ederra; Lobiano jauregia XVI. mendeko berpizkundeko eraikina; eta azkenik, Agustin Ibarrolaren eskultura, indarkeriaren biktimen ohorean eraikitakoa.

Ermua Bizkaiko Merinaldeko 12. eserlekua izan zuen Gernikako Batzar Nagusietan, bertan boto-eskubidea zuen. XVI. mendean, Ermuak ospea irabazi zuen bere burdinolen jardunari esker. Ermuan ekoizten ziren erreminta metalikoak Europa iparraldean eta Ameriketan saltzen ziren Sevillako itsasoz bestaldiko eta kanpo-merkataritzari esker.

Ermuan giltzak, armentzako kutxak, eta kanoiak ekoizten ziren.Ermuaren Urrezko Aroa XVIII. mendea izan zen. XVIII eta XIX. mendeak oparoak izan ziren Ermuako herriarentzat, eta batez ere Orbe familiarentzat. Garai hartako aztarna nagusia Valdespina Jauregi barroko loratua da. XVIII. mendearen bukaeran, bere garairik emankorrenean, Ermuak tropa frantsesen indarrez sartzea eta sutea pairatu zuen.

Ermuako historia ezin da ulertu Valdespina familia aipatu barik. Andres Agustin Orbe eta Larreategi, Gazteluako Kontseilaria, Inkisidore Orokorra eta Nuntzio Apostolikoa izan zen. Felipe V.ak Valdespina Markesaren titulua eskaini zion. Nuntzioak berei lobarentzat eraiki zuen Valdespina jauregi ikusgarria.

XX. mendean Ermua izugarri hasi zen, Durangaldean jaso zen metal-industriaren garapenaren eskutik.

Iturria: testuak eta argazkiak: Ermuako Udala

www.ermua.es

Argazki galeria

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia