Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Abadiño

Abadiño Durangaldeko ibarreko herririk zabalenetakoa da. Abadiñok eskaintza ugaria egiten dio bertako herritarrari zein bisitariari. Urkiola Parke Naturalaren magia eta lasaitasunaz goza dezakegu Abadiñoko lurretan. Nekazal auzoetan baserrien giroaz eta bizitzaz ikasi eta goza dezakegu. Abadiñon Bizkaiko baserri ikusgarrienak ikusiko ditugu, maisuki hare-harriz eta zurez egindako etxe erraldoiak.

Abadiñoko kaleetan zehar paseatu bitartean, balore historiko eta artistikodun eraikinak ederrak topatuko ditugu. Herriko jatetxe zein tabernetan betiko euskal gastronomia dasta dezakegu, baita sukalde berritzaileak eskaintzen dituen plater goxoenak probatu ere.

Abadiñoko baserri eta dendetan bertako produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango dugu: barazkiak, fruituak, gazta, ogia, Bizkaiko Txakolina, eztia, bertako haragia, besteak beste.

Abadiñarrek gogotsu gordetzen dituzte euren ohitura zaharrak eta folklorea. Abadiñok historian zehar tradizino herrikoiak aberatsak garatu ditu, eta jai eta egun berezietan auzoetan hauek erakuzten dituzte auzotarrek.

Abadiñoko elizatea Durangaldeko erdi hegoaldean kokaturik dago. Ibaizabal ibaiaren haranean. 12 auzo nagusi osatzen dute Abadiño. Zelaieta, Traña-Matiena eta Muntsaratz auzo jendetsuenak dira, herriguneak osatzen dutenak. Gainerako auzoak Gaztelua, Sagasta, Irazola, Urkiola, Mendiola, Amaitermin eta Gerediaga dira.

Abadiñoko industria gune handienak Lebario eta Astola auzoetan finkatu dira.

Historiaurreko garaietatik gizaki taldeak bizi izan dira Abadiñoko lurretan. Abadiñoko kobazulo ezagunenetan Bolinkoba, Oialkoba, Astakoba eta Albiztein historiaurreko aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek.

Dena den, Abadiñoren historia Durangaldeko Merinaldeagaz loturik dago. Durangaldea osatzen duten udalerriek lehen zuten eraketa politikoa izan zen Merinaldea. Merinaldean elizateek baino ez zuten parte hartu, hiribilduek ez zituztelako hitzik ezta botorik ere. Mendeetan hau izan zen eskualdearen gobernu tresna. Durangaldeko Merinaldearen elizateek Gerediagako Klemente eta Salbador deunen baselizaren atariko plazan biltzen ziren. Abadiñok lehenengo eserlekua zuen bertan. Batzarra hamabi elizateetako ordezkariek osatzen zuten. Gerediagako Batzarra Durangaldeko gobernu nagusia zen. Merinaldeko foruak utzi zituzten XVI. mendean, eta Gernikako Batzarrean biltzen hasi ziren, XIX. mendera arte, Bizkaian foru guztiak indargabetu ziren arte.

XVI. mendean Abadiñoko hainbat baserrietan burdinolak eraiki ziren eta hauen garapena gertatu zen, XX. mendearen hasiera bitartean. XX. mendean burdinolen eskutik metalaren industrializazioa Abadiñoko lurretara iritsi zen. Hala ere, Abadiñoko herriak ondotxo uztartu ditu industria jarduerak eta baita landa guneetako betiko bizimodu eta sustraiak.

www.abadiño.org

logooiz

Agenda

Ekaina 2019
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia