Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Ziortza-Bolibar

Ziortza-Bolibar herria Lea Artibaiko eskualdean dago kokaturik, itsas neurritik 162 metrotara hain zuzen. Herriaren azalera 18,50 Km²takoa da. Ziortza-Bolibar herriaren izena auzo bi elkartzean sortu zen.

Ziortza edo Zenarruza izena 1082. urtean agertzen da lehenengoz idatzi batzuetan, nahiz eta esaten den 968. urtekoa dela bertako eliza. Bertako eliza, Kolegio-eliza bilakatu zen eta egun monasterio Zistertarra eta Bizkaiko Itsasoko Done Jakueren bideko garrantzi gehien duen tokik historikoa da.

Bolibarko lehenengo dokumentua 1051. urtekoa da. Dokumentuak abade bat zela adierazten du.

Euskal toponimoa da Bolibar, "bolu" (molino) eta "ibar" (vega) hitzez osatua, hots, "errotaren ibarra". Toponimo honek, garai bateko herri bati (La Puebla de Bolivar) eman zion izena, eta ondoren, abizen bati. Abizenaren ondorengo bati, Simon Bolivarri esker, jatorrizko toponimoa euskal abizenik ezagunenetako eta hedatuenetakoa bilakatuko zen, batez ere, Ameriketan.

Ziortza-Bolibarko herria ondorengo auzoz osaturik dago: Arta, Bolibar, Zeinka-Zearregi y Ziortza-Goierria.

Gaur egun 410 biztanle inguru dituen herria dugu.

www.ziortza-bolibar.com

logooiz

Agenda

Apirila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia