Oiz Egin

TEL. 94 620 36 11
info@oizegin.com



Markina-Xemein

Markina-Xemeingo herria, Lea Artibaiko erdialdean dago kokaturik, Artibai eta Urko ibaiek bat egiten duten lekuan.

Herria itsas mailatik 85 metrotara dago eta 44,79 Km²tako azalera du. Biztanleei dagokionez, 4967 pertsona inguru bizi dira Markinan. Iparraldera Amoroto eta Berriatua daude, Hegoaldera Mallabia eta Berriz ditu. Ekialdera jarraituz, Etxebarria eta Gipuzkoa daude eta Mendebaldean aldiz, Aulesti eta Ziortza-Bolibar.

Markina-Xemeingo udelarria bi herriz osaturik dago, alde batetik Markinako hiribildua dago eta bestetik Xemeingo elizatea. Orain urte batzuk 1969. Urtean Bolibar herriarekin batera Ziortzako elizatea erantsi zitzaien , baina 2005 urtean desaxionatu egin ziren.

XIV. mendean (1355. urtean), Bizkaiko Juan Don Tello, Kastillako Alfonso XI.aren semeak, Villaviciosa de Marquina hiribildua sortu zuen. Hiribildu berria, merinaldeko biztanleek eskatu zuten, Gipuzkoako familia ahaltsuengandik defenditzeko eta bando-kideen arma-erasoladien beldurra zuten baserri zaldunak babesteko. Markinako herria Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan dago.

Markina-Xemeingo auzoak honako hauek dira: Herrigunea, Iturreta, Barinaga, Urberuaga, Amalloa, Iruzubieta, Larruskain, Plazakola, Goierri, Atxondoa, Barroeta, Erdotza y Meabe.

Biztanleriaren gehiengoa euskal hiztuna da horietatik 88%-ak hitzegiten du bizkaieraz.

www.markina-xemein.com

logooiz

Gertakaririk gabe

Buletina

Eguraldia